Prentsa Aretoa

2023/12/26

Euskal Taldeak Europako funtsen programako PERTE erregionalak aktibatzea erreklamatu du Autonomia Erkidegoen kudeaketa-gaitasunak abiarazteko

Jeltzaleek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute Kongresuko osokoan eztabaidatzeko, eta horren bidez Espainiako gobernuari eskatzen zaio proiektu estrategiko hauek sustatzea “funtsak erabili gabe geratzeko arrisku handia baitago, gobernatzeko formula aldatu ezik”

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Europako funtsen programako PERTE erregionalak aktibatzea erreklamatu du Autonomia Erkidegoen kudeaketa-gaitasunak abiarazteko

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak Legez besteko Proposamena erregistratu du Kongresuan, osoko bilkuran eztabaidatzeko, eta horren bidez eskatzen da PERTE erregionaletan jasotzen diren proiektu estrategikoak aktibatzea. Jeltzaleen esanetan, neurri horrek ekarriko du autonomia erkidegoen kudeaketa gaitasuna abian jarri ahal izatea, beraiek izan daitezen eraldaketa prozesuetan enpresei laguntzeko eskuragarri dauden Europako funtsen zati bat zuzenean kudeatuko dituztenak “funtsak erabili gabe geratzeko arrisku handia baitago, gobernatzeko formula aldatu ezik”.

EAJ-PNVren ekimenean jasotzen denarekin ados, Berreskuratze, Transformazio eta Erresilentzia Planak, 2021-2026 epean 162.500 milioi euro mugiarazteko gaitasuna izango duenak, “ahultasunak” utzi ditu agerian “plan zentralizatua diseinatu delako, Autonomia Erkidegoak kontuan hartu ez dituena”, eta horrek “eragotzi du,neurri handi batean, funts horiek erabiltzea”. Zentzu horretan, Euskal Taldeak ohartarazi du kudea zentralizatuko metodoa “inbutua” dela eta PERTEetara bideratzeko aurreikusita dauden 24.496 M€tatik oraindik 18.141 M€ geratzen direla hurrengo hiru urteotan exekutatu behar direnak.

Euskal Taldeak aditzera eman duenez “Autonomia Erkidegoak dira beren ekosistema industrial eta teknologikoa ondoen ezagutzen dutenak sektore estrategiko eta berritzaileetan proiektu eragile eta berritzaileak identifikatzeko eta esleipen eta exekuzio eraginkorragoa bermatzeko”. Erronka garrantzitsuak ditugu aurretik, funtsak 2026 urte amaiera baino lehenago gauzatzea eta funtsak ondo irits daitezela enpresetara eta sare produktibora; eta erronkarik handiena dena: funtsak benetan eraldatzaileak izan daitezela”, amaitu du talde jeltzaleak bere ekimenean.

Legez besteko Proposamena estekan kontsulta daiteke.

Gure Legebiltzar Taldea