Prentsa Aretoa
2024/01/16
Euskal Taldeak babestu du gutxitu (disminuido) hitza Konstituziotik kentzea, baina kritikatu du Konstituzioaren beste erreformez “soseguz” eztabaidatzen ez uztea
Gaur Gorteetan egin den osoko bilkuran diputatu jeltzale Mikel Legardak deitoratu du PSOEk eta PPk erreforma aurkeztu dutela Konstituzioan alda daitezkeen beste artikuluen inguruan eztabaidatzeko aukerarik eman gabe, besteak beste Euskal Herriari Lege Nagusian ematen zaion tratamendua
Euskal Taldeak gaur bozkatu du Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluan 'gutxitu' (disminuido) terminoa aldatzearen alde. Hala ere, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak aldaketa hori egiteko modua kritikatu du; izan ere, PSOEk eta PPk Konstituzioaren erreforma aurkeztu dute, parlamentuko gainerako indarrekin hitz egin gabe, EAJ-PNVk "beharrezkotzat" jotzen dituen Konstituzioa erreformatzeko beste artikulu "batzuei" buruz , hauen artean Konstituzioak Euskal Herriari ematen dion tratamendua.
Legardak bilkuran hitza hartzeko izan duen tartean adierazi duenez, EAJk 'gutxitu' hitzaren ordez 'urritasuna duen pertsona' hitzaren aldaketa babesten du, "gizarte zibilak desgaitasunen bat duten pertsonen eta haien familien inguruan egiten dituen eskaerei erantzuteko, Konstituzioak etorkizunean euren eskubideen bilakaeraren oinarri gisa balio dezan". Ildo horretan, gogorarazi du Konstituzioak aurreikusten duela "diskriminazioa debekatzea" eta "berdintasuna sustatzea".
Beste bide bat jorratuz, diputatu jeltzaleak deitoratu du PSOEk eta PPk Konstituzioa aldarazi izana beraiek egoki jotzen dituzten gaietan soilik, eta gainerako taldeei inposatuz “halako atxikimendu kontratu bat”. Era berean azpimarratu du aldarazpena aste bakar batean egin izanak ematen duela “ez zela denbora nahikoa eman nahi Konstituzioaren beste erreformen komenigarritasuna aztertzeko, parlamentuko gehiengoak izan ez arren”.
Azkenik, Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek aurreratu zuenaren ildotik, Legardak gaur gogoratu du EAJ-PNVk bihar bertan Konstituzioa aldarazteko zuzenketa mordo bat aurkeztuko duela osteguneko osoko bilkuran defendatzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10