Prentsa Aretoa
2024/01/17
Euskal Taldeak deitoratu du Kongresuko Mahaiak Konstituzioari aurkeztutako zuzenketei betoa ezarri izana eta esan du PPk eta PSOEk erreformatzeko aurkeztu diren artikuluez eztabaidatzeko asmorik ez dutela
Diputatu jeltzaleek gaur arratsaldean jaso duten agiriaren bidez Kongresuko Mahaiak jakinarazi die gaur bertan Euskal Taldeak Konstituzioari aurkeztu dizkien eta gaur erregistratu dituen zuzenketak ez direla onartuak izan
Euskal Taldeak txarretsi du Diputatuen Kongresuko Mahaiak gaur arratsaldean betoa jarri izana EAJ-PNVk Konstituzioari aurkeztutako zuzenketei. Jeltzaleek jaso duten idazkiaren arabera, Euskal Taldearen zuzenketak ez dira onartu erregistratu eta ordu gutxira. EAJ-PNVren aburuz beste adibide bat da PSOEk eta PPk erreforma bat aurkeztu dutela talde parlamentarioekin Konstituzioa alda dezaketen artikuluen inguruan hitz egiteko aukerarik gabe.
Halaber,Euskal Taldea ez dator bat Mahaiaren justifikazioarekin, ez baititu zuzenketak onartzen, 'artikulu zehatzaren erreformarekin bat ez datorrelako'. EAJ-PNVk uste du bere zuzenketek ez dutela kongruentzia-printzipioa urratzen, erreformatzen den xedapen bereko beste artikulu batzuk aldatzen saiatzen delako, talde parlamentario guztiek, PPk eta PSOEk barne, legegintza-ekimenetan egiten duten bezala.
Edozein kasutan, Euskal Taldeak bihar baiezkoa bozkatuko du Konstituzioaren 49. Artikulua erreformatzeko eta Lege Nagusian gutxitu terminoa (disminuido) kentzeko bozketan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10