Prentsa Aretoa

2024/01/22

Euskal Taldea pozik agertu da Yolanda Diaz presidenteordeak, jeltzaleen galdera bati erantzunez, euskal hitzarmenen nagusitasuna Espainiako Gobernuak elkarrizketa sozialerako mahaian jorratuko duen hurrengo arauan sartuko dela berrestearekin

Idoia Sagastizabalek gaur eskatu dio bigarren presidenteordeari EAJ-PNVrekin egindako akordio hori "bai ala bai" egon dadila Espainiako Gobernua berriro prestatzen ari den sorospenen arloko testuan, erreformatzen zituen lege-dekretua Kongresuan bertan behera geratu ondoren

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuari erantzunez adierazi duenez, 'mantendu egingo da, noski,´ euskal hitzarmenen prebalentzia Espainiako Gobernuak Gorteetara eramango duen legegintza-testuan Podemosen kontrako botoarekin Lan arloko lehen lege-dekretua indargabetu ostean bertan behera geratu ziren neurriak onartzeko. Testu berri hori ugazaberiekin eta sindikatuekin negoziatuko da, Ministroen Kontseilutik igaro eta Kongresuan eztabaidatu aurretik.

Bigarren presidenteordearen agerraldian, Sagastizabalek Langileen Estatutuaren aldaketa hori sartzea eskatu du, EAJ-PNVren eta PSOEren arteko inbestidura akordioaren parte baita, eta Lan Ministerioarekin "puntuz puntu" negoziatu baitzuten. "Uste dugu hitzarmen autonomikoen nagusitasuna bai ala bai sartu behar dela aurkezten diguzun hurrengo araudian", eskatu dio Sagastizabalek Diazi, hark baieztatu aurretik sorospenen arloko etorkizuneko arauan sartuko dela.

Hitzaldian, Sagastizabalek Espainiako Gobernuak planteatzen duen 37,5 orduko lanaldi-murrizketari ere egin dio erreferentzia: "Batzuek iragartzen duten hondamendi horretatik urrun, Euskadin baditugu 37,5 orduko lanaldia duten hitzarmen kolektiboak, eta funtzionarioen kasuan lanaldia 35 ordukoa da". Gainera, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoerei buruz esan duenez, "uste dugu onuragarria dela langileentzat zein enpresentzat, lan-merkatuaren ekitatea hobetzen laguntzen duelako, produktibitatea hobetzen laguntzen duelako eta aurrerapen ekonomikoa sustatzen duelako".

Gure Legebiltzar Taldea