Prentsa Aretoa

2024/02/19

Osasun Publikoaren Estatuko Agentzia sortzeko Legea Estatuko gobernuari itzultzea eskatu du Euskal Taldeak “helburu eta eginkizunak zehaztu gabe” dituelako

Erregistratu duen osoko zuzenketan talde jeltzaleak ohartarazi du organo berri hau sortzeak “eskumen-gatazka” eragin lezakeela, bere eginkizunak “zehaztu ezinak baitira”

rss Ezagutzera eman
Osasun Publikoaren Estatuko Agentzia sortzeko Legea Estatuko gobernuari itzultzea eskatu du Euskal Taldeak “helburu eta eginkizunak zehaztu gabe” dituelako

ARGAZKIA JAITSI

Kongresuko Euskal Taldeak osoko zuzenketa aurkeztu dio gaur Osasun Publikoaren Estatuko Agentzia sortzeko Lege proiektuari,  Estatuko gobernuari itzultzea eskatuz. EAJ-PNVk idatzi bat aurkeztu du, eta bertan adierazi du kezkatuta dagoela  balizko organo honi bere "helburu eta eginkizunetan" planteatzen zaion "zehaztugabetasunagatik", eginkizun hauek “zehaztu ezinak baitira”. Jeltzaleek azaldu dutenez, "aipatu gabe uzten da Osasun Publikoaren egitura Estatuan nola geratuko litzatekeen” eta ez da aurreikusten “planteatzen den organoaren eta osasun publikoaren eskumenak dituzten beste administrazioen arteko koordinazio eta komunikazio sistemak nola gauzatuko liratekeen”. Halaber, EAJ-PNVk azaldu du lege honek “talka” egin lezakeela autonomien eskumen eta araudiekin, hauen artean Euskadiko Osasun Publikoaren Legearekin, zeina Eusko Legebiltzarrak iragan azaroan onartu baitzen.

Edozein kasutan, jeltzaleek eskua luzatu nahi diote Espainiako gobernuari, akordio bat adostera begira Kongresuan osoko zuzenketaren inguruko eztabaidari heldu baino lehen.

Esteka honetan Euskal Taldeak aurkeztutako osoko zuzenketa ikus daiteke: https://labur.eus/axioF

Gure Legebiltzar Taldea