Prentsa Aretoa
2024/02/27
Euskal Taldeak Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko egin duen proposamena izapidera onartu du berriro Kongresuak
Mikel Legardak esan du berak espero duela EAJ-PNVren ekimena Lege Frankistaren "aldaketaren aitzindari" izatea, bai eta Espainiako Gobernuak "gai hau hiltzen uzteko tentaziorik ez izatea” ere, “orain arte hainbatetan egin baitu"
Kongresuak laugarren aldiz hartu du aintzat Euskal Taldeak Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko planteatu duen lege-proposamena. Ekimen honen bidez, EAJ-PNVk eskubide zibil eta demokratikoen defentsaren buru izaten jarraitzen du Madrilen, ekimen guztietan egia eta gardentasuna bilatuz. Mikel Legardak azaldu duen bezala, Euskal Taldearen asmoa da Estatuko legedia inguruko herrialdeetakoarekin "homologatzea", 1968ko Lege Frankista atzean utzita.
Mikel Legardak gaur defendatu du jeltzaleen proposamena, zeinak sekretu ofizialak 25 urteko epe barruan desklasifikatzea aurreikusten baitu. Salbuespenezko eta arrazoitutako hamar urteko luzapena ere planteatzen du, 10 urteren buruan erreserbatutzat jotako gaiak desklasifikatuz. EAJ-PNVren ekimenak ezartzen du, halaber, Legea indarrean sartzean ezarriko diren epeak dagoeneko bete dituzten gaiak automatikoki sailkapen horretatik kanpo geratuko direla.
Legardak Informazio Sailkatuaren Aurreproiektuari buruz ere hitz egin du. Aurreproiektu hau Gobernu zentralak aurreko legealdian bidali zien Estatuko informazio publikoko organo aholku-emaileei, eta Kongresura ez zen iritsi hauteskundeak deitzean Gorteak desegin zirelako. "Gobernuak legealdi honetan Sekretu Ofizialen Lege berriari buruz dituen asmoak zalantzan jartzen dituzten elementuak edo zantzuak daude. Horregatik, berriro aurkezten dugu eztabaidatzen ari garen ekimen hau. Aldaketaren aitzindaria izan dadin eta Gobernuak gai hau hiltzen uzteko tentaziorik izan ez dezan", esan du Legardak, eta jarraian azaldu du XV. legegintzaldiaren hasieratik hona Espainiako Gobernuak ez duela "behin ere" aipatu erreforma horri berriro ekiteko asmoa.
Gainera, diputatu jeltzaleak azaldu duenez, Euskal Taldea beste talde parlamentario batzuek proposa ditzaketen "aldaketetara irekita" dago, EAJren asmoa "iragan autoritario baten jokaerarekin aldaketa bultzatuko duen eztabaida bultzatzea baita, sistema demokratiko batekin bateraezin diren sekretu ofizialei dagokienez".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10