Prentsa Aretoa

2024/02/29

PSOEk eta Sumar-ek Vox-en ezetza baliatu dute Euskal Taldeak Europako Funtsen PERTEak aktibatzeko eta Autonomia Erkidegoen ahalmenak martxan jartzeko egin duen proposamena atzera botatzeko

Euskal Taldeak aurkeztu duen ekimenean, zeina gaurko bilkuran bozkatu baita, jeltzaleek ohartarazi dute “funtsak exekutatu gabe” gera litezkeela kudeatzeko formula aldatu ezean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

PSOEk eta Sumar-ek Vox-en botoekin bat egin dute gaur erregioetako PERTEak (Susperraldirako eta Transformazio Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak) aktibatzea eskatuz Euskal Taldeak gaur aurkeztu duen ekimenaren kontra bozkatzean. Talde jeltzalearen proposamena, iragan astearteko bilkuran Idoia Sagastizabal diputatuak defendatu zuena, ohartarazi egiten du “ageriko arriskua“ dagoela “exekutatu gabeko funtsak gera daitezen, kudeatzeko era aldatu ezik”. Ondorioz, EAJ-PNVk proposatzen du autonomia erkidegoek kudeatzeko dituzten ahalmenak martxan jartzea.

Sagastizabalek aurreko astearteko eztabaidan ohartarazi zuen Europako funtsak “trabatuta” daudela. “Eusko Jaurlaritzaren esanetan PERTE guztien %35 baino ez dira esleitu”, deitoratu zuen diputatu jeltzaleak. Egoera honi irtenbidea emateko asmoz, Sagastizabalek azaldu zuen EAJ-PNVk planteatzen duela AAEEek PERTE horiek kudeatzea “behingoz sare produktibora hel daitezen”.

“Ekimen hau babestea da egintzen bidez babestea kogobernantza deitzen dugun hori. Kogobernantza praktikatu egiten da eta, PSOE eta Sumar-eko jaun-andreok, hori erakusteko aukera duzue orain”, azaldu zuen diputatu jeltzaleak. “Zuen gelditasunak porrot izugarria ekar lezake, ondorio handiak izan ditzakeena”, amaitu zuen Sagastizabalek.

Azkenik, PPk ere ezetza eman dio, PSOEk, Sumar-ek eta Vox-ek bezala, jeltzaleek egin duten proposamenari, zeinak planteatzen baitzuen Autonomia Erkidego bakoitza arduratu beharko litzatekeela, INEren datuen arabera, bere industriak Estatu osoan egiten duen balio erantzi gordinaren araberako portzentajea kudeatzeaz.

Legez besteko proposamen hau, PSOEk eta Sumar-ek Vox-ekin batera baztertu dutena, estekan kontsulta daiteke.

Gure Legebiltzar Taldea