Prentsa Aretoa

2024/03/07

Euskal Taldeak begi onez hartu du Espainiako gobernuak eta Kataluniako taldeek Amnistia Legearen inguruko akordioa lortu izana, Katalunian “elkarbizitza berreskuratzea” ahalbidetuko baitu

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak berretsi du arau honen xedea dela “erabaki politiko baten bidez Katalunian bizi izan den konstituzio-krisi larriaren ondorioei aurre egitea, berriro ere elkarrizketaren,negoziaketaren eta konkordiaren bidera itzultzeko”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak Kataluniako normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako amnistia lege organikoaren proposamenaren inguruan Justizia Batzordeak emandako irizpenaren alde bozkatu du gaur. Talde jeltzaleak begi onez hartu du Espainiako Gobernuak eta Kataluniako taldeek adostutako akordioa, Katalunian "elkarbizitza eta bake soziala berreskuratzeko".

Mikel Legardak adierazi duenez “Katalunian bizi izan den konstituzio-krisi larriaren ondorioei zigor-arlotik edo zerbitzu publikotik baino, bestelako begirada batekin aurre egiteko unea iritsi da: erabaki politiko batekin, amnistia lege batekin, berriz ere elkarrizketaren, negoziaket aren eta konkordiaren bidera bueltatzeko. Azken batean, elkarbizitza eta bake soziala, horixe baita amnistia legitimatzen duen azken interes orokorra, printzipio eta balio konstituzionalei dagokienez”. Halaber, diputatu jeltzaleak gogoratu du arau horrek “zuzenbide estatua eta demokrazia” errespetatzen dituela, Veneziako Batzordearen irizpenaren zirriborroak egiaztatzen omen duenez”.

Azkenik, Legardak azpimarratu duenez Euskal Taldearentzat amnistia “norabide onean emandako urrats politiko bat da, auzi politikoaren funtsa aztertzen laguntzen duelako nazio aniztasunaren benetako aitortzari atea irekiz”. Amnistia Legea Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatuko da hurrengo asteotan, Senatura bidali baino lehen, Goi-ganberan dagokion izapidetze prozesuarekin jarraitzeko.

Gure Legebiltzar Taldea