Prentsa Aretoa
2024/03/09
Herrigintzarako tresna gisa EAJ-PNVk autogobernuarekin eta euskal gizartearen ongizatearekin duen konpromisoa aldarrikatu dute Bakartxo Tejeriak eta Aitor Estebanek
EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, talde jeltzalearen ordezkaritza zabala ondoan izan dutela, Irunen aldarrikatu dute astelehenean bertan gauzatuko den akordioa, zeinaren bidez Euskadiko erakundeetara transferituko baitira Aldiriko Trenak, Tituluen homologazioa eta Migratzaileen harrera
“Euskal gizartearen ongizatea eta autogobernua zabalago egitea dira gure lanaren ardatz bi, bai eta EAJ-PNVren konpromisoa ere, elkarren eskutik baitoaz Herri hobea egiteko”, adierazi dute gaur goizean Irunen Bakartxo Tejeriak eta Aitor Estebanek. Ildo horretan, Imanol Pradales EAJ-PNVko lehendakarigaiak "euskal herritarren oparotasunerako elkarrizketa, lankidetza, akordioa eta egonkortasunaren alde" lan egingo duela nabarmendu dute.
EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak baloratu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostu duten akordioa Aldiriko Trenen, Atzerriko Unibertsitateko Tituluen Homologazioaren eta Migratzaileen harrerarako transferentziak gauzatzeko. Akordio hau astelehenean gauzatuko da, martxoak 11, Transferentzien Batzorde Mistoan, eta EAJ-PNVren eta PSOEren ordezkari gisa hurrenez hurren, Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek izanpetu zuten inbestidura akordioan jasota dago.
Bakartxo Tejeria eta Aitor Esteban Irungo Etorbidearen Zubian (Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko mugan) izan dira, baita Markel Olano, Arantxa Rojo, Eli Murua eta Loreto Osa Eusko Legebiltzarrerako EAJren Gipuzkoako hautagaiak, Jasone Ugarte, Xabier Iridoy eta Gonzalo Carrion Irungo eta Hondarribiko EAJ-PNVren ordezkariak, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea eta Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendaria ere.
Hedabideen aurrean egin diren adierazpenetan, Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Espainiako legegintzaldi berriaren lehen hiru transferentzietan lortutako akordioa, EAJ-PNVren eta PSOEren arteko itunean ezarritako epean zehaztu baitira, eta adierazi du "euskal gizarte kohesionatuagoa izateko eta euskal erakundeak kudeatuko dituzten zerbitzuetan eta funtzioetan hobekuntzak egiteko" balioko dutela.
Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak gogorarazi du Euzko Alderdi Jeltzalea euskal erakundeen sorreran eta sendotzean buru izan dela lau hamarkada baino gehiagotan: osasuna, hezkuntza, gizarte-ongizatearen sistema… "Guztion artean eraiki dugun eredu sozial horri esker, gaur egun, giza garapenaren indizeak munduko lehen 15 herrialdeen artean kokatzen du Euskadi", adierazi du.
Testuinguru horretan, Bakartxo Tejeriak nabarmendu du "zerbitzu publikoak indartzen jarraitzeko" konpromisoa duela EAKJ-PNVk. "Euzko Alderdi Jeltzaleko emakumeak eta gizonak izan ziren zerbitzu publiko horietako gehienak martxan jarri zituztenak; eta orain, gu arduratsu sentitzen gara, haien garapena bultzatzen jarraitzeko gaitasunarekin eta ilusioarekin, euskal herritarren beharrei erantzuten jarraitzeko", azpimarratu du.
Aldiriko Trenen transferentziari dagokionez, Aitor Estebanek adierazi du horrek Irun hiriari “zuzenean eta bere onerako” eragingo diola, eginkizun eta zerbitzuen transferentziarako bide bat izango duelako,hain zuzen ere, Donostia, Tolosa eta Brinkola lotzen dituena. Estebanek azpimarratu du transferentzia honek “hobekuntzak ahalbidetuko dituela euskal hiritargoari are zerbitzu hobea eskaintzeko”. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio honek 100 ekimen aurreikusten ditu EAEn, 400 milioi euroko gutxi gora beherako aurrekontu batekin.
Euskal Taldeko bozeramailearen esanetan, Atzerriko Unibertsitate Tituluen homologazioa "oso garrantzitsua da". Estebanek adierazi du ziur dagoela Hezkuntza Sailak bere gain hartzen dituela Euskadin bizi diren pertsonak homologatzeko edo baliokidetzat jotzeko eskaerei buruzko eginkizunak, eta horrek "izapideak arinduko dituela eta pertsona horiek lan-merkatuan azkarrago sartzea ahalbidetuko duela".
Bakartxo Tejeriak era berean adierazi du EAJ-PNV buru duen instituzionalak isla izan du migrazio politikan ere. "Hamarkadak daramatzagu Harrerako Euskal Eredua eraikitzen, hirugarren sektoreko erakundeekin eta atzerritar jatorriko pertsonen elkarteekin eurekin batera", adierazi du. "Lan horren ondorioz, pertsonak hartzen, integratzen eta babesten dituen eredu bat dugu; kultura-aniztasuna errespetatzen duen eta etorkinentzako eta bertakoentzako eskubide- eta betebehar-berdintasunean oinarritzen den eredu bat", gaineratu du.
Puntu honetan, Bakartxo Tejeriak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Migraziorako Euskal Itun Soziala nabarmendu du, migrazio-erronkei modu positiboan erantzuteko eta demagogia populistari aurre egiteko diskurtso partekatua eta batasunaren irudia sendotzen dituena.
"Gure harrera-ereduan sinesten dugu eta sendotzen jarraituko dugu –orain, eskumenaren transferentziaren ondoren, baita errefuxiatuen edo asilatuen harrera-prozesuaren kudeaketa integralaren garapenaren bidez ere–, euskal gizarte anitzagoa, bidezkoagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko bidean aurrera egiteko", amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10