Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/03/13

Osasun-produktuak ziurtatzeko eta produktu horien hornidurarik eza eta garestitzea saihesteko erakunde gehiago sortzeko atea ez irekitzea txarretsi dio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari

Estatuko Gobernuari kontrola egiteko saioan, Maribel Vaquerok Osasun ministroari azaldu dio Estatuak duen erakunde jakinarazle bakarra "ez dela nahikoa" euskal enpresek beren produktuak ziurtatu ahal izateko, "Europako beste herrialde batzuetara jotzera behartzen baititu, epeak eta kostuak areagotuz"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari txarretsi dio "atea ez irekitzea" osasun-produktuak ziurtatzeko erakunde gehiago sortzeari, "hornidurarik eza eta garestitzea" saihestera begira. Produktu horiek Estatuan ziurtatzen dituen erakunde bakarra Osasun Produktuen Ziurtapenerako Zentro Nazionala da, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari atxikia; Europar Batasuneko beste estatu batzuetan, aldiz, ezaugarri horiek dituzten hamar erakunde daude. Gainera, Espainiako erakundeak ezin ditu in vitro diagnostiko-produktuak ziurtatu. Egoera horren aurrean, Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak galdera bat egin dio Monica Garcia Osasun ministroari Gobernuari kontrola egiteko gaurko saioan, eta Euskal Taldea kezkatuta agertu da organo horrek euskal enpresen produktuak egiaztatzeko duen gaitasun "eskasagatik". Horregatik, "Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako erakundeetara jo behar dute, arazo gehigarriak sortuz, hala nola entregatzeko epe handiagoak eta kostu handiagoak".

Vaquerok bere hitzaldian azaldu duenez, "EBko herrialde aurreratuenak beren estatuetan baldintzak gainditzeko gai diren erakunde guztiak gaitzen ari dira, 2 urte iraun dezakeen prozesu zorrotz eta bermatzaile baten ondoren". Aldiz, Espainiako Estatuak "uko egin dio" erakunde hauen kopurua handitzeari, sektoreko enpresek eta Europako txostenek "gutxiegi" jotzen badute ere. Diputatu jeltzaleak azaldu duenez, arazo hori "larriagotu" egiten da enpresa txiki eta ertainen kasuan, "ezin baitira multinazionalekin lehiatu, erakunde nahikorik ez dagoelako".

"Europako Kontseilua ahalegina egiten ari da estatu kideek esfortzua egin dezaten eta ahal beste erakunde izenda ditzaten, kopuru aldetik zein kokapen geografikoari dagokionez. Eskaera horrek zuzenean eragiten dio Ministerioari. Bere esku dago konponbidea eta erakunde jakinarazle gehiagori atea irekitzeko beharrezkoa den prozesu administratiboa hastea", esan dio Vaquerok Garciari.

Next Euskadi
Gure Legebiltzar Taldea