Prentsa Aretoa

2024/05/27

Aitor Estebanek Volodímir Zelenskiri helarazi dio EAJ-PNVk “erabateko babesa” ematen diola Ukrainari: “Zure Herria gu guztion izenean ari da borrokatzen”

Euskal Taldearen bozeramaileak Ukrainako presidentearekin hitz egiteko aukera izan du gaur, Estatura egin duen bisitaren barruan: “Zure Herriaren borroka aldi berean da askatasunaren eta demokraziaren aldeko borroka, totalitarismoaren kontra”, adierazi dio Estebanek Zelenskiri

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Volodímir Zelenskiri helarazi dio EAJ-PNVk “erabateko babesa” ematen diola Ukrainari: “Zure Herria gu guztion izenean ari da borrokatzen”

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk  Volodímir Zelenskiri adierazi dio gaur talde jeltzaleak Ukrainari ematen dion “erabateko babesa”. Euskal Taldearen bozeramaile den aldetik, Aitor Estebanek Ukrainako presidentearekin hitz egin ahal izan du Kongresura egin duen bisitan eta Estatura egin duen bidaia ofizialaren barruan.

Presidente jauna,

EAJ-PNVren izenean, minutu bakar bat zure Herriari eta zure kausari erabateko babesa adierazteko. Ezein naziok ez luke bere borondatearen aurka beste herrialde edo erregimen baten menpe jarri behar. Ukrainak bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa du.

Laguntza oso astiro iritsi da eta, zalantzarik gabe, Mendebaldeak ikuspegi hau laguntza militarraren aldetik ulertu eta gauzatu izan balu, zure Herriari hobeto joango zitzaion eta behar bada gerra amaituta egongo zen honezkero. Zuhurtzia eta sen ona onak dira, baina horrek ez du esan nahi beso bat bizkarrean lotuta borrokatu beharra dagoenik. Denok ikusten ari gara Kharkoven zer gertatzen ari den. Defentsa-sistemarik eza biktima zibil gehiago eragiten ari da beharrik gabe. Eta nire buruari galdetzen diot nork bere lurraldea arrakastaz defendatzerik ote dagoen erasoak mugaz bestaldetik badatoz eta helburu horiei eraso egiten uzten ez badizute.

Sinetsidazu identifikatuta sentitzen garela zuekin, Aliatuen blokeoa jasan baitzuen Euskal Herriak ere, Alemania naziak eta Italia faxistak frankistei armak ematen zizkieten bitartean.

Zure Herria gu guztion izenean ari da borrokatzen. Zure herriaren aldeko borroka aldi berean da askatasunaren eta demokraziaren aldeko borroka totalitarismoaren kontra. Guztiok gaude arriskuan. Eskatzen dugun bakarra da zuen herrialdeak errespeta ditzala zuzenbide humanitarioa, Ginebrako Konbentzioaren arauak. Horrek bereizten baikaitu aurkariarengandik.

Arrakastarik onena opa dizut laster ospatuko den Bake Konferentzian.

Eta besterik ez, hornidurak behar duzuelako, ez diskurtsoak.

Gure Legebiltzar Taldea