Prentsa Aretoa
2024/06/20
Euskal Taldeak pozik hartu du Kongresuak Euskadiko lan hitzarmenen nagusitasuna baliozkotzea, EAJ-PNVk Gobernu zentralarekin adostu bezala
Behe Ganberak onartu du Langileen Estatutuaren aldaketa jasotzen duen subsidioen Lege Dekretua. EAJ-PNVren inbestidura akordioaren atal bat betetzen da “euskal lan harremanen markoa zabaltzeko eta langileen baldintzak hobetzeko”
Euskal Taldeak ospatu du Kongresuak gaur 2/2024 Lege Dekretua baliozkotzea, langabezia babesaren asistentzia maila hobetzeko neurriak hartzen dituena eta Langileen Estatutuaren aldaketa jasotzen duena Euskadiko hitzarmen kolektiboek eta autonomikoek nagusitasuna izateko Estatukoen gainetik. Lege aldaketa honek, maiatzaren 21eko Ministroen Kontseiluak onartu zenetik indarrean dagoenak, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Pedro Sánchez PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 10ean sinatutako inbestidura akordioaren atal bat betetzen du.
“Hitzarmen kolektibo autonomikoen nagusitasuna aldarrikapen historikoa da euskal lan harremanen esparrua zabaltzeko eta langileen baldintzak hobetzeko”, adierazi du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak. Sagastizabalek azpimarratu duenez, hitzarmen kolektiboek “Herri baten garapen ekonomikorako funtsezkoak diren gaiak arautzen dituzte, hala nola soldatak, lanaldiak, aparteko orduak edo oporrak”. Gainera, Euskal Taldeko diputatuak gogorarazi du alderdi jeltzaleak jada ohartarazi zuela akordio hau jasotzen zuen 7/2023 Lege-Dekretuak urtarrilean bertan behera geratu zenean “erne” egongo zela berriro indarrean egon zedin: “Gure hitza betetzen dugu eta gure herritarren beharrei bide ematen jarraituko dugu”, esan du Sagastizabalek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10