Prentsa Aretoa
2024/06/26
Pedro Sánchez Gobernu zentralaren norabidea zuzentzera premiatu du Aitor Estebanek Autonomia Erkidegoei Europako Funtsak kudeatzea ahalbidetzeko
Euskal Taldearen bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio Autonomia Erkidegoko Erresilientzia Funtsaren (FRA) proiektuak berrantola ditzala eta eskualdeko PERTEak baimendu ditzala, "diru hori erabili gabe geratzeko arrisku argia" dagoelako
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Gobernu zentralaren "gorreria zuzentzeko" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, autonomia erkidegoek Europako Funtsak kudeatu ahal izan ditzaten. Kongresuko kontrol saioan, Erresilientzia Funts Autonomikoaren (FRA) proiektuak antolatzeko eskatu dio Estebanek Sanchezi, baita eskualdeko PERTEak baimentzeko ere, "diru hori erabili gabe geratzeko arrisku handia baitago".
Euskal Taldeko bozeramailearen arabera, Gobernu zentralak "urteak eman ditu" Autonomia Erkidegoko Erresilientzia Funtseko 20.000 milioiak negoziatuko zirela esanez. Joan den astean “arin batean” bildu zen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Konferentzia Sektoriala, eta "FRA eredua ezarri zen". "Han ez da ezer eztabaidatzen", txarretsi dio Estebanek Gobernuari. Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez Autonomia Erkidegoek beren proiektuak aurrera ateratzeko duten modua da, Europako Inbertsio Bankuari (EIB) helaraztea eta EIB horrek onartzen baditu, "erkidego bakoitzaren ordezkaritza izango duen inbertsio-batzorde bat egongo da, erabakia hirugarrenen esku utziz, eta horiek gauza bat edo beste erabakitzen dute askotan norberaren kontra eginez". "Zergatik ez dute onartzen, esate baterako, Finantzen Euskal Institutua bezalako erakunde batek proiektuak EIBrekin adostea sinergia gehiago sortuz eta maileguetan kapilaritate handiagoa egon dadin?", galdetu dio Estebanek Sanchezi.
Gainera, Euskal Taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Gobernu zentralaren erabakiz, mailegu horiek zorra eta defizita baino ez dituzte finkatzen zor fiskalak itzultzen ari diren une honetan: “Horrek eragiten du mailegu horiek bat ere gustagarriak ez izatea. Eta exekuzio-data 2026ko abuztua izango da. Urte eta erdi proiektu handiak gauzatzeko. Ez du zentzurik. Horrelako baldintzak ikusita, hobe da EIBren funts normaletara joatea, alde batean utziz paperak eta baimenak, eta merkeago ateratzen zaizu dena", esan du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10