Prentsa Aretoa
2024/07/04
Euskal Taldea abstenitu egin da PPk eta PSOEk adostutako Botere Judizialaren Legearen erreforman
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak kritikatu duenez, aldaketa horrek "ez du hausten antzematen den epaileek alderdi politikoekiko eta elkarte judizialekiko duten lotura ideologikoa"
Euskal Taldea abstenitu egin da PPk eta PSOEk bultzatutako Botere Judizialaren Legea aldatzeko proposamenean. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak adierazi duenez, proposamen hau "justiziaren despolitizazioa bistaratzeko saiakera bat da", baina "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kideak hautatzeko ereduak alderatzeko dilema da, infinituan izan ezik nekez egingo baitute bat, eta, beraz, kutxatik kanpo pentsatu beharko litzateke auzia, beste ikuspuntu batetik konponbideak bilatuz".
Erreforma horren helburua da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko 20 kideen izendapenak desblokeatzea, "eta harrigarria da PPk eta PSOEk 5 urte baino gehiago behar izana". Hala ere, Legardak adierazi duen bezala, "politikoki nabarmenena" den akordioa Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari bokalak hautatzeko sistema erreformatzeko proposamen bat aurkezteko eskaria da, "hau bait da mamia", eta "adierazpen sistemikoa du berritze bakoitzean Kongresuan eta Senatuan gertatzen diren blokeo errepikarietan".
"Bokalak sektore ideologiko batean edo bestean identifikatzea ezinbestean somatzen da haien izendapenetan, alderdi politikoen bitartekaritzarekin Legebiltzarreko izendapen-sisteman edo elkarte judizialen bitartekaritzarekin hautapen korporatiboaren sisteman", esan du Legardak. Horren aurrean, diputatu jeltzaleak "lotura hori haustea" proposatu du, "karrera judizialari protagonismo zuzena eta bitartekaritzarik gabekoa emanez gobernu kargu judizialen izendapenean, horien hautesleak izanik auzitegiak, tribunalak edo salak gobernu eskumena duten lurraldeko epaileak eta magistratuak".
Azkenik, diputatu jeltzaleak gogorarazi du ez dela EAJ-PNVren iritzia kontsultatu "Botere Judizialaren independentzia eta inpartzialtasuna indartzen laguntzeko nahia duen gai garrantzitsu eta transbertsal batean".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/10/30
Kongresua
2024/10/23
Kongresua
2024/10/16
Kongresua
2024/10/09
Kongresua
2024/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10