Prentsa Aretoa
2024/09/10
Euskal Taldeak txalotu egin du “azkenean” gauzatu egingo dela Trafikoa Nafarroako Foru Komunitateari transferitzea, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez eta AGk baliogabetu arren
Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak deitoratu egin du Nafarroako Foru Erregimenaren Hobekuntza aldatu behar izana, "forutasunaren esanahia murrizten duelako eta arriskutsua delako"
Aitor Esteban Euskal Taldearen bozeramaileak txalotu egin du "azkenean" Trafikoko zereginak eta zerbitzuak Nafarroari transferituko zaizkiola, EAJ-PNVk aurreko legealdian Pedro Sanchezen inbestidurarako adostutako akordioan jasotakoa betez. Estebanek gogora ekarri du proposamen hori Nafarroako ordezkari jeltzaleekin egin zela 2018ko Nafarroa Oinez-en, Altsasun, eta Andoni Ortuzarren eta Pedro Sanchezen sinadurarekin zehaztu zela, 2019ko abenduaren 30ean. Halaber, Estebanek deitoratu du denbora luzea behar izan dela eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa aldatu behar izan dela, Auzitegi Gorenak Trafiko transferentzia hori baliogabetu zuen epai baten ostean: "Auzitegi Gorenak egin duena arriskutsua da Nafarroako Foruarentzat, bai eta forutasun kontzeptu osoarentzat ere. Ez genukeen honaino iritsi behar".
Hitza hartzeko izan duen tartean, jeltzaleen bozeramaileak gogorarazi du transferentzia itun hau beste talde batzuek baliatu izan dutela eta eurena balitz bezala “saldu” dutela, baina Uxue Barkos Nafarroako presidente zen garaian negoziatu zela. Azkenik, Esteban PPri eta UPNri esan dienez "Forua gustuko duzuela esaten duzue, baina edukirik gabe. Gauzatu behar denean eta edukia ematen zaionean, arrautza huts bihurtzen da”.
Euskal Taldeak lanean jarraitzen du Madrilen Nafarroako herritarren ahotsa izateko eta Nafarroaren interesak defendatzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10