Prentsa Aretoa
2024/09/25
Euskal Taldeak Espainiako gobernuaren jarduna fiskalizatu du, inbestidurako akordioen betepenari dagokionez
Gobernu zentralari kontrola egiteko bilkuran, Barne ministroak Mikel Legardari ziurtatu dio Ertzaintzak “ Europako beste kidego batzuekin informazioa trukatzeko Kontaktu Puntu Bakarraren "erabilgarritasun operatiboa" izango duela, eta Idoia Sagastizabalek, berriz, Gizarte Segurantzako ministroari eskatu dio LagunAro gizarte-aurreikuspeneko erakundea RETAra egokitzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren buruak azaroaren 10ean sinatu zituzten inbestidura akordioak betetzeari buruzko bi galdera egin dizkio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari gaurko kontrol saioan. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari galdetu dio Ertzaintza Informazioa partekatzeko Kontaktu Puntu Bakarrean sartzearen inguruan, Espainari baitagokio hala erabakitzea 2023/977 Zuzentarauaren arabera. Legardak egin duen galdera honi baiezkoa erantzun dio Marlaska ministroak. Aldi berean, Idoia Sagastizabalek Elma Saiz Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio LagunAro gizarte-aurreikuspeneko erakundea RETAera egokitzeko, sistema berezi hori bermatzeko.
"Benetan diotsut arlo honetan eskumena duten erakunde eta instituzio guztiek, Ertzaintzak barne, presentzia fisikoa eta lan egiteko aukera izango dutela Kontaktu Puntu Bakarrean". Horixe izan da Marlaska ministroak Legardak egindako galderari emandako erantzuna. Diputatu jeltzaleak gogorarazi dio ministroari informazioa trukatzeko sistema horrek "berebiziko garrantzia" duela "nazioz gaindiko delitu-jarduera larrienen aurka borrokatzeko, terrorismoa barne". Euskal Taldea adi egongo da estatu kideetako segurtasun-zerbitzuen arteko informazio-trukeari buruzko 2023/977 Europar Batasunaren Zuzentarauaren ezarpenean.
Bestalde, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra aldatzea eskatu du, LagunAro BGAEren pentsio-sistemaren estaldura mistoaren eredu bateratua aitortzeko, arriskuan baitago autonomoen kotizazio-sistemaren azken erreformaren ondoren. "Ez diote erreparatu LagunAroren sistema mistoaren berezitasunari. Eredu hori babesteko unea da. Akordioa du EAJ-PNVrekin eta 30.000 kooperatibista baino gehiagorekin ", esan dio Sagastizabalek Saiz ministroari.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/10/30
Kongresua
2024/10/23
Kongresua
2024/10/16
Kongresua
2024/10/09
Kongresua
2024/09/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10