Prentsa Aretoa

2024/10/23

Euskal Taldeari erantzuna emanez, Espainiako Gobernuak hitzeman du oinarrizko elikagaien sektoreetako ekoizleak konpentsatuko dituela BEZaren murrizketaren ondorioz tributazioan eman den desorekagatik

Lehen presidenteordeak ziurtatu du Gobernuak konponbidea emango diola arrautzaren sektoreko ekoizleek beren produktuak saltzean eragiten duten BEZ murriztuaren eta Ogasunari ordaindu behar diotenaren artean eman den desdoikuntzari

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta lehen presidenteordeak Euskal Taldeari erantzuna eman nahirik ziurtatu duenez, konponbidea emango zaio arrautzaren sektoreko ekoizleek beren produktuak saltzean eragiten duten BEZ murriztuaren eta Ogasunari ordaindu behar diotenaren arteko desdoikuntzari. Gobernu zentralaren kontrolerako gaurko saioan, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak kontrol-galdera bat egin dio Montero presidenteordeari. Bertan azaldu duenez, lehen premiako elikagaien BEZa %4tik %0ra murriztea familia askorentzat "onuragarria" izan den arren, "nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako jarduera jakin batzuei kalte egiten ari zaie, eta, zehazki, jarduera horien barruan, hegaztien sektoreari, BEZaren erregimen sinplifikatuan baitago". "Arazoa sortu da Ogasunak ekoizle horien BEZaren kitapena egin duenean eta alderdi fiskaletik kaltetuak izan direnean, moduluen erregimenari buruzko araudia ez delako berregokitu", deitoratu du diputatu jeltzaleak, kalte hori "oro har familiakoak izaten diren ustiategi txikiei" egiten zaiela azaldu ondoren.

Montero presidenteordeak arrazoia eman dio Euskal Taldeko diputatuari, eta eskerrak eman dizkio gai hau Kongresuko kontroleko saiora ekartzeagatik: 'Egia da nolabaiteko desdoikuntza ematen dela BEZaren eta ordaindu behar dutenaren artean, eta, beraz, moduluen hurrengo ordenan doikuntza bat egingo dugu', esan du presidenteorde andreak. Euskal Taldeak begi onez hartu du Espainiako Gobernuaren erantzun hori, baina esan du erne jarraituko duela eragindako kaltea konpentsatuko dela egiaztatzeko.

Gure Legebiltzar Taldea