Prentsa Aretoa

2024/10/30

Euskal Taldeak lortu du multinazionalen eta bankuen gaineko zergak araugintzarako ahalmenarekin ituntzea, hemendik aurrera foro ogasunek arautuko dituztelarik

EAJ-PNVk akordio historikoa lortu du Gutxieneko Zerga Globalaren Legean, euskal erakundeen oniritzia duena Itunaren Batzorde Mistoaren bitartez zergak ituntzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak lortu du Espainiako Gobernuarekin adostu zuen akordioa betetzea, talde multinazionalen eta bankuen gaineko zergak araugintzako ahalmenarekin ituntzera begira, hemendik aurrera foru-erakundeen ardurapean egon daitezen. Akordio hura jasota geratu zen hori Ministroen Kontseiluak iazko abenduaren 27an onartutako krisiaren aurkako dekretuan. Gaur, Talde Sozialistak hainbat zuzenketa egin dizkio talde multinazionalei eta talde nazional handiei gutxieneko ezarpen-maila globala bermatzeko zerga osagarri bat ezartzen duen lege-proiektuari, eta adostutakoak euskal erakundeen oniritzia dauka foru-zergen sisteman sar daitezen eta ituna Itunaren Batzorde Mistoaren bidez gauza dadin. Alderdi jeltzaleak  enpresa energetikoen gaineko tributua zerga bihurtzeko eta hitzartzeko borondatea erakutsi du, baina bere borondatearekin zerikusirik ez duten faktoreengatik indargabetuta geratuko da. Gainera, Euskal Taldeak zuzenketa bat aurkeztu du hidrokarburoen iruzurrari aurre egiteko.

Gutxieneko Zerga Globalari dagokionez (multinazional handiei ezartzen zaiena) Ekonomiaren Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) zerga-oinarriaren higaduraren eta etekinak besterentzearen aurkako ekintza-planaren 2. Zutabean jasotzen dituen jarraibideak jarraitzen ditu. Multinazional handiei % 15eko gutxieneko zerga-tasa ezartzen zaie, Europar Batasunean Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarria zehazteko arau multzo komun bat sortzeko.Beren negozio-zifra kontsolidatuaren zenbateko garbia 750 milioi eurokoa edo handiagoa duten enpresei aplikatuko zaie zerga hau.

Foru-lurraldeetan, Sozietateen gaineko Zergan dagoeneko aplikatzen da % 15eko gutxieneko tasa, baina foru-ogasunak Gutxieneko Zerga Global horren parte izateak berarekin dakar talde multinazionalei Ekonomia Itunaren etorkizuneko oinarriak jartzea, zerga mota hori Europako zerga-sistemaren funtsezko ardatz bihurtuko baita.

Hain zuzen ere, multinazional handien eta bankuen gaineko zergak ituntzeko Euskal Taldearekin hitzartutako zuzenketek, aplikazio-eremuaren atalean, foru-babes bat jasotzen dute, zeinak ezartzen baitu zerga berriak indarrean dauden Itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren foru-zergen araubideen bidez aplikatuko direla, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan eta Nafarroako Foru Komunitatean. Horrela, Ekonomia Itunaren Legea beteko da, zeinak bigarren xedapen gehigarrian ezartzen baitu zerga-figura berriak sortuz gero, Ekonomia Ituna egokituko dela aipatutako ordenamenduak izan dituen aldaketetara.

Gure Legebiltzar Taldea