Prentsa Aretoa
2024/11/04
Euskal Taldeak adostu du euskara bete beharreko baldintza izan dadila Justizia Administrazioko lanpostu hutsen kupo batean Euskal Autonomia Erkidegoan
Mikel Legarda diputatu jeltzaleak akordioa ospatu du, "euskal herritarrei arreta egokiagoa ematen eta euskaraz hitz egiteko eskubidea erabili nahi dutenei zerbitzu publikoa hobeto eskaintzen" lagunduko baitu
Euskal Taldeak adostu du euskara bete beharreko baldintza gisa ezar dadila Justizia Administrazioko lanpostu hutsen enplegu publikoko eskaintza osoaren kupo zehatz batean. Diputatuen Kongresuko hainbat taldek sinatu dute Justizia Zerbitzu Publikoaren eraginkortasunaren arloko neurriei eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak babesteko eta defendatzeko ekintza kolektiboei buruzko Lege Organikoaren Proiektuari zuzenketa egiteko proposamena. Zuzenketa hori, hain zuzen, gaur arratsaldean bozkatu da Justizia Batzordean, lanpostu hutsen kupo hori gorde dadin Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostu espezifiko horietako aldi baterako langileen kopurua % 8ra murriztu arte. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Proiektuaren alde bozkatu du, eta adierazi du akordio horren bidez lortuko dela "euskal herritarrei arreta egokiagoa eskaintzea eta zerbitzu publikoa hobeto eskaintzea euskaraz hitz egiteko eskubidea baliatu nahi dutenei".
EAEko Justizia Administrazioaren hizkuntza-normalizaziorako neurriei buruzko Eusko Jaurlaritzaren Dekretuari buruz Konstituzio Auzitegiak emandako 270/2006 Epaiak ezartzen duenez, "Konstituzioan jasota dago euskararen ezagutza-maila jakin bat eskatzea”.
Lege-proiektuari gehitu zaion Xedapen Iragankor Berriaren testuak ondorengoa jasotzen du hitzez hitz: "Salbuespen gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzagatik berezitutako lanpostuetako bitartekotasun-tasa %8tik beherakoa izan arte, sarbide libreko plaza huts berezituen kupo bat gordeko da Justizia Ministerioak egiten dituen enplegu publikoko eskaintzetan, eta horietan baldintza gisa ezarriko da hizkuntza koofizialaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10