Prentsa Aretoa
2024/11/19
Euskal Taldeak ospatu du Zorrotzako trenbide pasabideak lurperatzeko egitasmoak urrats erabakigarria eman izana, EAJ-PNVrekin hitzemandakoa betez
Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek gaur adierazi du Ministroen Kontseiluan azterlana onartu izana “urrats garrantzitsua” dela, “atzera bueltarik ez duena” gizarteak eta alderdi politikoek eginiko aldarrikapen hau gauzatzera begira
Euskal Taldeak ospatu du Ministroen Kontseiluak gaur bertan egin duen bilerak Zorrotzan kokatuta dauden trenbide pasabide bi lurperatzeko lanak gauzatzeko azterlana onartu izana. “Urrats garrantzitsua”da hau, lur azpiko tren geltoki berri bat eginez trenbide pasabide bi kentzea ekarriko duena. “Herritarren aldetik eta alderdi politikook urteotan egin dugun aldarrikapena delarik, Espainiako gobernuaren eta EAJ-PNVren artean pasabideak kentzeko eta behar diren diru partidak esleitzeko hitzemandakoa beteko da”azpimarratu du Aitor Esteban Euskal Taldearen
bozeramaileak, eta gogora ekarri duenez talde jeltzalea tematuta dago lurperatze lan horiek egitearekin.
Estebanek era berean azpimarratu duenez “behin urrats hori emanda, ez dago atzera bueltarik Zorrotzako herritarrei hainbeste arazo eragiten dizkieten trenbide pasabideak lurperatzeko”. Halaber, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu nahi izan du Bilboko Udalaren “inplikazioa”, proiektu hau aurrera eraman ahal izateko. Zentzu honetan gogoratu behar da 2021ean Garraio, Mugikortasuna eta Hiri Agenda Ministerioaren, Bilboko Udalaren eta Adif erakundearen arteko hitzarmena, trenbideak Zorrotzan integratzeko lanak aurrera eramateko. “Euskal taldeak ekinean jarraituko du albait arinen Zorrotzako trenbide pasabideak desagertu egiten direla ikusi arte”amaitu du Euskal Taldeko bozeramaileak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10