Prentsa Aretoa
2024/11/20
Euskal Taldeak Estatuko gobernuari berriz erreklamatu dio lana eta mendekotasun gradu handia duten pertsonak zaintzea uztartu behar duten langileei erretiroa aurreratzea
Arestian adierazitakoaz gain, Espainiako gobernuari kontrola egiteko gaurko bilkuran, Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio amiantoaren biktimei konpentsazioa emateko legez onartu zen araudia garatzeko urratsak ematea
Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari berriz eskatu dio lana eta mendekotasun gradu handiko pertsonak zaintzea bateragarri egin behar izaten duten pertsonen erretiroa aurreratzeko. Izan ere, Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak gai horri buruzko galdera erregistratu zuen iragan apirilean, eta Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren erantzun positiboa jaso zuen, oraingoz Gobernuak gai horretan urratsik eman ez duen arren. Vaquerok gogora ekarri nahi izan du kolektibo hori "erretiro aurreratutik kanpo" geratzen dela, "nekagarritasuna ez datorrelako egiten duten lan ordaindutik, zaintza lanetik baizik". Era berean, amiantoaren biktimak Kongresuan onartu zen Amiantoaren Legea garatzeko zain jarraitzen duela” esan dio Vaquerok ministroari.
Vaquerok iragan apirilean ministroari egindako galdera ekarri du gogora, enplegu "nekagarriak, arriskutsuak, toxikoak eta osasungaitzak" dituzten langileen erretiro aurreratuaren inguruan adostasuna bermatzeko "negoziazio" testuinguru batean planteatu baitzen. "Apirilean ohartarazi genizun lana mendekotasun gradu handiko pertsonak zaintzearekin uztartu behar izaten duten pertsonak negoziazio horietatik kanpo geratzen direla", esan du diputatu jeltzaleak. Ildo beretik, Vaquerok deitoratu du ministroak berak "eskakizun fisiko edo psikiko handia duten egoerak daudela, batez ere adin jakin batetik aurrera, eta horiei irtenbidea eman behar zaiela" aitortu zuen arren, oraindik ez dela esan arlo horretan “ezer egin ote den”.
Edozein kasutan, Euskal Taldeak erne jarraituko du lana eta mendekotasun handia duten pertsonen zaintza beren lanpostuarekin uztartu behar izaten duten pertsonek erretiro aurreratua hartzeko aukera izan dezaten.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10