Prentsa Aretoa

2024/12/11

Aitor Estebanek ez du parte hartuko Podemosek energia enpresen gaineko zergen inguruan sustatu duen “itxurakerian”

Bozeramaile jeltzaleak ez du onartu alderdien arteko mahai ireki batera joateko gonbidapena, zalantzan jarri baitu solaskideek "lanpostu asko jokoan dituen" gai bati buruz hitz egiteko duten gaitasun teknikoa; eta berriz ere egin du "Sozietateen gaineko Zerga erreformatzeko" deia, "segurtasun juridikorik eza eragiten duten zerga-adabakiak egiteari uzteko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Ez dugu parte hartuko Podemosek behar duen itxurakeria horretan". Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek argi eta garbi adierazi du ez dela joango talde moreak sustatutako bilerara, zeina energia enpresen gaineko zerga luzatzeari buruz deitua izan baita. "Guri ez digu inork galdetu eta inork ez du gurekin bilera hau adostu. Ez du inolako zentzurik mahai ireki batean 7 edo 8 alderdi politiko karga zehatz bati buruz eztabaidatzeko elkartzeak. Gauzak ez dira horrela eztabaidatzen ", esan du Estebanek.

Bozeramaile jeltzaleak auzitan jarri du solaskideek, parlamentari izanik, gai horretarako duten “gaitasun teknikoa”: "Oso gai teknikoak eta konplexuak dira, eta seriotasunez landu behar dira. Zer irizpide dute %20 edo % 11 izan behar ote den erabakitzeko? Salbuespenak era batekoak edo bestekoak izan daitezen? Nola definituko dira teknikoki?", galdetu du. "Gauza horiek seriotasunez egin behar dira, Euskadin jokoan dauden lanpostu askori buruz ari baikara. Eta energiaren sektorekoak oso diru-sarrera garrantzitsuak dira Euskadiko diru-bilketarako", nabarmendu du Estebanek. Era berean, "Sozietateen gaineko Zerga erreformatzeko" deia egin du, "adabaki-lana egiten ibili beharrean, segurtasun juridikorik eza eragiten baitute".

Azkenik, Estebanek gogorarazi du EAJ-PNVk inbestidura-akordioa izenpetu zuela bere sasoian PSOErekin. "Gure konpromisoa Gobernuari laguntza modu orekatu eta serioan ematea da, baina batzuek uste dute Hemizikloak euren zerbitzura egon behar duela eta euren hauteskunde-programa osoa bete. Denon arteko puntu komunak bilatu behar ditugu", esan du.

Gure Legebiltzar Taldea