Prentsa Aretoa

2025/01/22

Euskal Taldeak gaur salatu du LagunAroren pentsio-eredu mistoa onartzen zuen gizarte-arloko lege-dekretua indargabetu izana, berriro indarrean egongo dela uste duen arren

Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du alderdi juridikotik eta politikotik "oso lasai" dagoela EAJri Parisko Marceau etorbideko eraikinaren itzulketari dagokionez, transmisioa jada legean jasota dagoelako eta dagoeneko amaitu den ekintza delako

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak gaur salatu du LagunAroren pentsio-eredu mistoa onartzen zuen gizarte-arloko lege-dekretua indargabetu izana, berriro indarrean egongo dela uste duen arren

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak Kongresuan deitoratu du gaurko osoko bilkuran LagunAroren pentsio-eredu mistoaren aitorpena jasotzen zuen lege-dekretua bertan behera utzi dutela ,zeina EAJ-PNVrekin izenpetu zen inbestidura-akordioak jasotzen baitzuen, Idoia Sagastizabal ekonomia arloko diputatu jeltzaleak gogorarazi duenez. Indargabetuta geratu den arauak honako hauek ere jasotzen zituen: pentsioen balioa handitzea, garraiorako laguntzak, errelebo-kontratuari 2029ra arte eustea plantillak gaztetzea eta gazteak prestatzea errazteko, eta industria-enpresa elektrointentsiboetarako bidesariak murriztea. Nolanahi ere, Euskal Taldeak uste du gai garrantzitsu horiek lehenbailehen egongo direla indarrean berriz ere.

Pariseko Marceau etorbideko eraikina EAJ-PNVri itzultzeari dagokionez, Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du alderdi juridikotik zein politikotik "oso lasai" dagoela, transmisioa jada legean jasota dagoelako, eta jada osatu den egintza delako: lege-dekretu bat ez baliozkotzeak ondorioak berehala etetea eta indargabetzea baitakar, baina ez indarrean dagoen bitartean sortutako ondorioak baliogabetzea. Ildo beretik, EAJ-PNVk ospatu du, oinarririk ez duten erresistentziak gorabehera, azkenean justizia egitea eta Gestapok konfiskatutako eta ondoren frankistek okupatutako Marceau etorbideko eraikina bere legezko jabearen eskuetara itzultzea.

 

Gure Legebiltzar Taldea