Prentsa Aretoa
2025/02/12
Senegalen amarratuta jarraitzen duten euskal kanabera arrantzako atunontzien egora “jasanezina” konpon dezala exijitu dio euskal taldeak Gobernuari
Diputatu jeltzale Joseba Agirretxeak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura gaietarako ministro Luis Planasi erreklamatu dio “ekintza plan” bat diseina dezala ontzidi honek tunidoak beita biziarekin beste kala batzuetan arrantzatzen jarrai dezan”
Euskal Taldeak kontroleko gaurko saioan Gobernu zentralari eskatu dio konponbide bat eman diezaiola 2024ko azaroaz geroztik Senegalen Dakarreko portuan amarratuta jarraitzen duten euskal atunontzien egoerari. Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak "jasanezintzat" jo du egoera hori, eta ziurtatu du ontzi horiek arrantzan jarraitu ahal izateko Espainiako Gobernuak "bideragarritasun plan bat" egin beharko lukeela ontzidi horrek "beita biziarekin tunidoak beste kala batzuetan arrantzatzen jarraitu ahal izan dezan" edo, bestela, jardura haren amaiera "modu ordenatu eta konpentsatuan" zehazteko. "Senegalekin arrantza-akordioa berritu ez izanak, zoritxarrez, etorkizun handirik ikusten ez baitiogu, itsasontzi horiei ezinezko bihurtzen diete beita biziarekin arrantzatzea, tunidoak kanaberaz arrantzatzeko beharrezkoa den zerbait. Beita ez badago, ez dago hala arrantzatzerik", azaldu du Agirretxeak.
Tribunatik hitza hartzean, diputatu jeltzaleak kritikatu du tunidoak beita biziarekin eta kanaberaz arrantzatzen dituzten ontziak, euskal atunontzien kasuan bezala, ez daudela "berariaz" segmentatuta Europar Batasuneko estatu kide guztiek maiatzero ontzidiaren egoeraz aurkezten duten Txostenaren arabera. "Segmentazio hori egin ezean, ezin izango dira identifikatu desorekan dauden eta egoera arazotsuan dauden ontzidiak, eta, ondorioz, ezingo da ekintza-planik proposatu", deitoratu du Agirretxeak.
Euskal Taldeak erne jarraituko du Dakarreko badian amarratuta dauden ontzi horiek Senegaletik atera ahal izateko eta beste arrantza-leku batzuetan lanean jarraitu ahal izan dezaten, edo behintzat jardueraren "amaiera" modu "ordenatuan eta konpentsatuan" zehaztu dezaten.
Nabarmenak...
Kongresua
2026/02/03
Kongresua
2026/02/02
Kongresua
2026/01/27
Kongresua
2026/01/27
Kongresua
2025/12/25
Berri ikusiagoak...
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2025/07/08
Kongresua
2024/10/16

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















