Prentsa Aretoa
2025/02/26
Aitor Estebani erantzunez, Pedro Sanchezek Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko konpromisoa hartu du EAJ-PNVrekin
Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako Gobernuko presidenteari egingo dion azken kontrol-galdera izan dela jakinarazi du eta Diputatuen Kongresuaren txaloak jaso ditu eta Sanchezek Legebiltzarrean egin duen lana goraipatu du
Pedro Sanchezek Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko konpromisoa hartu du EAJ-PNVrekin. Hala esan du publikoki Espainiako Gobernuko presidenteak, Aitor Esteban Euskal Talde Parlamentarioko bozeramaileak Sanchezi egingo dion azken kontrol galderari erantzunez. Ondoren, Diputatuen Kongresuak txalotu egin du Esteban, eta Espainiako Gobernuko presidenteak bere lana goraipatu du.
Euskal Taldeak bederatzi urte daramatza Sekretu Ofizialen Legea erreformatu nahian eta bere Lege Proposamena lau aldiz hartu da kontuan Behe Ganberan. Bihar urtebete beteko da azken aldiz aintzat hartu zenetik. Horrela, EAJ-PNV eskubide zibil eta demokratikoen defentsaren buru da Madrilen, egiaren eta gardentasunaren bila beti. Euskal Taldearen helburua Estatuko legeria inguruko herrialdeetakoarekin homologatzea da, 1968ko Lege Frankista atzean utzita.
Kongresuan izapidetzen ari den ekimen jeltzaleak sekretu ofizialak 25 urteko epean desklasifikatzea proposatzen du, hamar urteko luzapenarekin salbuespenezko eta arrazoitutako kasuetan, eta hamar urteren ondoren erreserbatutzat kalifikatutako gaien desklasifikazioa aurreikusiz. EAJ-PNVren proposamenak ezartzen du, baita ere, Legea indarrean sartzean ezarritako epeak bete dituzten gai sailkatuak automatikoki desklasifikatu beharko direla.
Euskal Taldea irekita dago beste legebiltzar-talde batzuek proposa ditzaketen aldaketetara; izan ere, EAJ-PNVren asmoa beti izan da eztabaida bat bultzatzea, sistema demokratiko batekin bateraezina den sekretu ofizialei dagokienez iragan autoritarioaren jokabidea aldatuko duena.
Nabarmenak...
Kongresua
2025/04/09
Kongresua
2025/04/04
Kongresua
2025/03/31
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2025/03/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/10
Kongresua
2023/09/19