Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/02/26

Aitor Estebanek EAJ-PNVren kezka adierazi dio Pedro Sanchezi egungo egoera geopolitikoaren aurrean: "Europaren ordua da"

Euskal Taldearen bozeramaileak Espainiako presidenteari eskatu dio "luzamendurik gabe" Europaren defentsa prestatzeko, "Europak demokraziaren aitzindari izaten jarrai dezan diskurtsoak finkatzeko" eta "premiazko neurri ekonomikoak hartzeko" barne-merkatuari eta mugei dagokienez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Euskal Taldeak Kongresuan duen bozeramaileak, egungo egoera geopolitikoaren aurrean EAJ-PNVk duen kezka azaldu dio Pedro Sanchezi, Espainiako Gobernuko presidenteari, gaurko kontrol saioan. Bere hitzaldian, Estebanek Sanchezi eskatu dio "luzamendurik gabe" Europaren defentsa prestatzeko, "Europa demokraziaren eta Estatu Batuek alde batera utzi dituen printzipioen aitzindari izaten jarraitzeko diskurtsoak finkatzeko", eta premiazko neurri ekonomikoak hartzeko barne merkatuari eta mugei dagokienez.

"Gutxieneko informazioa duen edonorentzat kezkagarria da, eta izutu ere egiten du bizitzen ari garen distopia geopolitiko honek. Boteretsuen mundua, non baliabide naturalekiko indar gordinak eta zikoizkeriak balio duen. Guk guztiz kontrakoa ordezkatzen dugu", adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Testuinguru horretan, Estebanek aitortu du ez dakiela "zer izango den AEB 10 urtean", baina "gaur egun ezer gutxi espero daiteke horiengandik". "Neurri zehatzak hartu behar dira, pixka bat itxaroten badugu beranduegi izan daitekeelako", azpimarratu du.

Estebanek txalotu egin du Sanchezek Ukrainarekin datozen 10 urteetarako hartu duen konpromisoa, baina azaldu du "gehiago" egin behar dela, "haratago joan behar dugula", eta horrek "konpromisoa eta lidergoa" eskatzen duela.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Gure Legebiltzar Taldea