Aberri Eguna 2025

Prentsa Aretoa

2025/03/06

EAJ-PSOE hitzarmena betez, atzerritarrentzako lan baimenen eta metereologiaren eskuduntzak eskualdatzeko akordioa ospatu du Euskal Taldeak

Zazpi dira dagoeneko Gernikako Estatutuan jasota dauden eskuduntzak, oraingo legealdian Estatuak EAEri eskualdatu dizkionak, Andoni Ortuzarrek Pedro Sánchezekin izenpetu zuen akordioa betez

rss Ezagutzera eman
EAJ-PSOE hitzarmena betez, atzerritarrentzako lan baimenen eta metereologiaren eskuduntzak eskualdatzeko akordioa ospatu du Euskal Taldeak

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak osatzen duten Transferentziak Eskualdatzeko Aldebiko Batzordean adostu berri den akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko atzerritarrentzako lan baimenen eta meteorologiaren eskuduntzak, EBBren presidente Andoni Ortuzarren eta Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidentearen artean izenpetu zuten inbestidura akordioan jasotzen dena betez.

Lan alorreko hasierako baimenen eskualdatze honek Eusko Jaurlaritzari emango dio atzerritarrak EAEn integratzeko izapideak arintzeko aukera. Halaber, metereologia gaiari dagokionez, Euskalmetek metereologia alorreko abisuak eta alertak emango ditu, eta euskal erakundeak nazioarteko foro eta proiektuetan parte hartzeaz gain, Igeldoko Behatoki Historikoko kide izango dira. Halaber, Estatuak Euskadiri lagako dio "Etxaide Borda", Aemetek Donostian zuen egoitza.

Eskuduntza hauek gehitzen zaizkio legealdi honetan burutu diren beste transferentziei: immigrazio alorreko zeregin eta zerbitzuak; atzerriko tituluen homologazioa; kostaren kudeaketa; zinemagintzako produkzioak eta aldiriko trenak. Zentzu honetan gogoratu behar da Euskadiko Segurtasun Batzordeak aurreko uztailean adostu zuela Ertzaintzaren zereginei EAEko portu eta aireportuetakoak gehitzea. Gaur egun, azken finean, Gernikako Estatutua garatzeko urratsak emateko konpromisoa betetzen ari da.

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.
Gure Legebiltzar Taldea