Prentsa Aretoa

2025/03/26

Aitor Esteban: "Ongizate-estatua desager liteke Europa kanpoko erabakien mende geratzen bada: hori dugu jokoan segurtasunean inbertitzeaz hitz egiten dugunean"

Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldian, Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du "Europako etorkizuna nola eraiki" erabakitzen ari direla eta inbertsio-plan batek balio lezakeela "Batasuneko industriari independentzia handiagoa emateko eta eremu zibiletan erreferente bihurtzeko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Europa kanpoko erabakien mende geratzen bada, gainbehera ekarriko du. Lehenik eta behin, politikoa, militarra eta defentsakoa. Baina horrek gainbehera ekonomikoa dakar ezinbestean. Eta gainbehera ekonomiko batek esan nahi du ongizate-estatua desager daitekeela. Hori da jokoan daukaguna segurtasuneko inbertsioei buruz hitz egiten dugunean. Europa eredu erreferentea izaten jarraitzeaz eta etorkizuneko Batasuna eraikitzeko moduaz ari gara”. Hori da Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak egoera geopolitikoaren inguruan egin den agerraldian eman duen mezu nagusia.

Kongresuko tribunatik eman duen azken hitzaldian, Estebanek azpimarratu du "I+G+Bn eta Europako produkzioan inbertitu behar dela. “Defentsa eta lehiakortasuna elkarri lotuta daude. Inbertsio-plana ondo ezarrita dagoenez, baliagarria izan daiteke Europako industriari independentzia handiagoa emateko eta eremu zibiletan erreferente bihurtzeko". Inbertitu beharreko kopuruari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak azaldu du "Europa osoan zer dugun aztertu beharko dela, koordinatuta egiteko".

Kongresuan inbertsio-plana bozkatzeko beharraren inguruko eztabaidari dagokionez, Estebanek nabarmendu du "jakin beharrekoa" dela "gehiengo zabal bat ote dagoen gobernu aliantzen gainetik akordio bat lortzeko, jokoan dagoena  egun bizi dugun momentu puntualetik haratago doalako, baita gobernagarritasunetik ere. Europako etorkizuna eraikitzeko moduaz ari gara, baina Estatuko herritar guztien etorkizuna ziurtatzea ere bada gakoa. Zehaztasun handiagoa behar da, ezinbesteko dugu adostasuna lortzeko borondatea". "Koalizio Gobernuan zatiketa bat dagoela badakigu, baina batzuetan bozketak galtzea azpimarratzen da, jokoan ditugunak delikatuak direla ahaztuta", deitoratu du.

Estebanek era berean azpimarratu nahi izan du, halaber, industriari ahalmen elektrikoa bahitu izana zuzentzeko eskaria egin duela Euskal Taldeak, inbertsioak eta enpleguak arriskuan jartzen baititu; izan ere, Europar Kontseiluaren azken akordioan argindar sareetan egindako inbertsioak aipatzen dira: "Argindarra badugu gure enpresei emateko, baina Sektore Elektrikoaren Legeak eragotzi egiten digu ematea, eta Espainiako Sare  Elektrikoak ere ez ditu gauzak errazten. Zuzenketak aurkeztuko ditugu arau batean, zuzentzeko. Espero dut eskariari erantzun positiboa ematea", esan du Estebanek.

Amaitzeko, nazioarteko panoraman ematen ari diren egoeren aurrean Estebanek galdetu du “non geratzen diren Bigarren Mundu Gerraz geroztik denok geureganatu genituen printzipio moral eta demokratikoak, haien gainean eraiki baikenuen amaierara iristen ari den mundu hau, Europan urteotako  bake egonkorrari eutsi diona”. “Aldaketa handia dator munduko geopolitikan. Europa sendoagoa behar da. Gure ibilbide politikoan, gauza guztien gainetik, printzipio demokratikoak defendatuko ditugu beti”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea