Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/10/30

ESTATUAREN AURREKONTU OROKORREN BALORAZIOA

Josu Erkoreka, Diputatuen Kongresuko Bozeramaileak, eta Pedro Azpiazu, diputatu nazionalistak, Sabin Etxean burutu duten prentsaurrekoan “Gobernu zentralak, BEZ eta zerga bereziak direla eta, Euskadiri sor dion kopuruan, 42,7 milioien beherapena burutu izana etsaitasunezko keinua bat iruditzen” zaiela adierazi dute. Halaber, Erkorekak “keinu hau Gobernu zentralak, Estatuaren aurrekontuen gaian, abertzaleen laguntasuna lortzeko daukan borondate eskasaren adierazle” dela gainezarri du.

rss Ezagutzera eman

Josu Erkoreka, Diputatuen Kongresuko Bozeramaileak, eta Pedro Aspiazu, diputatu nazionalistak, Sabin Etxean burutu duten prentsaurrekoan “Gobernu zentralak, BEZ eta zerga bereziak direla eta, Euskadiri sor dion kopuruan, 42,7 milioien beherapena burutu izana etsaitasunezko keinua bat iruditzen” zaiela adierazi dute. Halaber, Erkorekak “keinu hau Gobernu zentralak, Estatuaren aurrekontuen gaian, abertzaleen laguntasuna lortzeko daukan borondate eskasaren adierazle” dela gainezarri du.



Bozeramaile nazionalistaren esanetan “erabaki honek ekainean hartu ziren erabakien haustea suposatzen du. Ekaineko erabakiekin, batetik, aurrekontuen egonkortasuna lortzeko helburuen onespena, eta bestetik, Euskadik Kontzertu Ekonomikoaren Batzordean egin zituen kexei jaramon egitea akordatu zen. Sentsu honetan –Erkorekaren esanetan- aurrekontuen proiektuak, EAJren babesa lortu nahi baldin badu, ezinbesteko baldintza Kupoaren ebazpena izango du.”

Gure Legebiltzar Taldea