Prentsa Aretoa
2004/11/04
ERKOREKAREN ESANETAN PPk ETA PSOEk “PAKTU ANTITERRORISTAREN” ANTZEZPEN ZINIKOAREKIN JARRAI DEZAKETE
Josu Erkoreka Madrilgo Kongresuko Euskal taldearen ordezkariaren esanetan “PPk eta PSOEk nahi adina denbora jarrai dezakete Paktu Terroristaren antzezpen ziniko honekin, izan ere, antzezpen honen barruan egiten dituzten adierazpenak, egoeraren arabera, era batekoak eta bestelakoak izaten baitira.”
Josu Erkoreka Madrilgo Kongresuko Euskal taldearen ordezkariaren esanetan “PPk eta PSOEk nahi adina denbora jarrai dezakete Paktu Terroristaren antzezpen ziniko honekin, izan ere, antzezpen honen barruan egiten dituzten adierazpenak, egoeraren arabera, era batekoak eta bestelakoak izaten baitira.”
Erkorekaren aburuz, EAJrentzat Rubalcaba eta Rajoyk, bilera amaitzerakoan, egin dituzten adierazpenak harrigarriak izan dira. “Biek Paktu Terroristaren aldeko balioespena egin dute eta jakin badakigu azken 6 hilabeteetan bata besteari paktua ez betetzea leporatzen aritu izan direla. Ez betetze hauek, batez ere, lehen klausulan eman izan ohi dira, hau da, terrorismoa hauteskunde eztabaidetan erabiltzea debekatzen duen klausulan.”
“Gugatik, nahi beste denboran jarrai dezakete antzezpen ziniko honekin; egoera eta interesen arabera, era bateko adierazpenak edo bestelakoak egiten dituztelarik. EAJ ez da Paktuaren barruan ez eta kanpoan egongo, Mayor Orejak behin esan zuen legez. Proiektu hau ez zen bitarteko antiterrorista gisa sortu, baizik eta euskal nazionalismoaren kontrako instrumentua gisa sortu zen.”
Josu Erkorekaren esanetan, PSE-EEko idazkari orokorra den Patxi Lopezek behin baino gehiagotan adierazi du Paktu Terroristaren sarrerak ez daukala inolako zentzurik. Honen aurrean Erkorekak zenbait galdera egin ditu, hala nola, nola liteke Patxi Lopez bileran egonda, Rubalcabak Paktu terroristaren testuak inolako aldaketarik behar ez duela esan izana? Hain garrantzi eskasa al du Patxi Lopezen iritziak PSOE kideen artean?"
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10