Prentsa Aretoa
2005/02/10
Olabarria: "Euskal biztanleriaren borondatea baztertua izan da"
Emilio Olabarria EAJren diputatuak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan esan duenez "Euskadiko Estatutu Politikorako proposamena ez negoziatzeko berariazko borondatea izan da. Euskal gizartearen borondatea baztertu egin dute eta horrek, demokrazian, orain erabiliko ez dudan hitza merezi du".
Olabarriaren esanetan "Kongresuaren Konstituzio Batzordean ordezkaritza mistoa eratu beharrean, erabat okerra den prozeduraren alde egin zen, hau da, kontuan hartzea. Horrek argi eta garbi esan nahi du Euskadiren borondatea ezereztatua eta zokoratua izan daitekeela".
Diputatu jeltzaleak Zapaterori buruz aditzera eman duenez "hermeneuta fina izan behar da, alde batetik Legebiltzarrean negoziatzeko prest dagoela esateko eta, gero, Euskal Ganberaren planteamendua baztertzeko; lehenengo, legez kanpo eta bigarrenez, botoen indarraz baliatuz".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10