Josu Erkoreka EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak baieztatu duenez, Kongresuko presidenteak hizkuntza koofizialen erabilpena debekatzean "Konstituzioak babesten duen hizkuntza aniztasunarekiko errespetua urratzen du".

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/03/02


Erkoreka: "Kongresuan euskarari egiten zaion tratamendua ingelesari edo latinari egiten zaiena baino okerragoa da"

Josu Erkoreka EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak baieztatu duenez, Kongresuko presidenteak hizkuntza koofizialen erabilpena debekatzean "Konstituzioak babesten duen hizkuntza aniztasunarekiko errespetua urratzen du".

rss Ezagutzera eman

Erkorekak jasanezintzat jo du Marinek duen jarrera euskara, katalana eta galegoarekiko, eta bereziki Konstituzioaren 3. artikuluak berariazko errespetua eta babesa ematen dielako hizkuntzei. Euskal diputatua modu berean kexatu da Beheko Ganberaren presidenteak bere burua ERCren jarreran babesten duelako "hain erabaki zorrotza eta orokorra hartzeko". Bere iritziz, Marinek euskara bezalako hizkuntzekiko duen jarrera "kanpotik ikusita ingelesari eta latinari emanikoa baino okerragoa da, hauek biak sarritan erabiliak dira hitzez hitzezko aipamenak egiten direnean eta ez da hauen gaineko kontrolik egiten".

 

Erkorekaren iritziz, Marinek ez zukeen bere irizpidea aldatuko PSOE alderdiaren oniritzia izango ez balu  eta horregatik erabaki honek "sozialisten benetako jarrera erakusten du". Halaber, azpimarratu egin du "kontraesan handia dela Kongresuan hizkuntz autonomoen erabilera debekatzea eta Europar Batasunean aldiz berauen onarpena eskatzea". 

Gure Legebiltzar Taldea