Manuel Marín Kongresuko presidentea zorrozki aplikatzen hasi da Ganberan hizkuntza ofizialkideen erabilerari buruz izan duen irizpide aldaketa; izan ere, Osoko Bilkuran Aitor Estebani birritan ohartarazi dio jarrera alda dezan, EAJko diputatuak euskaraz hasi baitu bere hitzaldia.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/03/09

Aitor Estebanek: "Ez dago legerik Kongresuan euskaraz hitz egitea debekatzen duenik"

Manuel Marín Kongresuko presidentea zorrozki aplikatzen hasi da Ganberan hizkuntza ofizialkideen erabilerari buruz izan duen irizpide aldaketa; izan ere, Osoko Bilkuran Aitor Estebani birritan ohartarazi dio jarrera alda dezan, EAJko diputatuak euskaraz hasi baitu bere hitzaldia.

rss Ezagutzera eman

Aitor Estebanek adierazi duenez, bere asmoa ez zen presidenteari erronka jotzea, eta ondokoa azpimarratu du: “Kongresuan parte hartzen dudanetik beti hasi izan ditut nire hitzaldiak euskaraz eta beti eman izan dizkiot aurretiaz hitzaldion testuak presidenteari. Orain arte inoiz ere ez da arazorik izan. Gainera, arautegiaren arabera ez dago legerik Kongresuan euskaraz hitz egitea debekatzen duenik, eta ez dugu ahaztu behar hizkuntza asko dauden Estatuan bizi garena".

 

EAJko diputatuak adierazi duenez, "ez diogu gure hizkuntza erabiltzeari uko egingo, eta ahalegin guztiak egingo ditugu euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izateko".

Gure Legebiltzar Taldea