Emilio Olabarria EAJren diputatuak aditzera eman duen moduan "PP alderdiaren jarrera M-11 batzordean oztopoak jartzekoa da" eta konbentzituta agertu da talde popularrarentzat "batzordea molestia dela eta ez duela inoiz kritikarik onartuko".

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/03/10

Olabarria: "PPk mantentzen duen jarrera M-11 batzordearen lana desitxuratzen du"

Emilio Olabarria EAJren diputatuak aditzera eman duen moduan "PP alderdiaren jarrera M-11 batzordean oztopoak jartzekoa da" eta konbentzituta agertu da talde popularrarentzat "batzordea molestia dela eta ez duela inoiz kritikarik onartuko".

rss Ezagutzera eman

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan ordezkari jeltzaleak aditzera eman duenez Madrilen gertatutako atentatuaren ostean eratu zen batzordeak "arazo bera izan du betidanik PP alderdiaren jarrerari dagokionez" eta bere iritziz "biktimen inguruko eta adostutako ondorio neutro eta bakezaleak ere ez ditu gustuko".

Esan duenez, beharrezkoa da indemnizazioak eta ezintasun ziurtagiriak arintasunez ematea eta gaineratu duenez "PPk mantentzen duen oztopoak jartzeko jarrera sistematikoak batzorde honek egindako lana ere desitxuratu egin du eta PP alderdiak zuzendutako aurreko gobernuaren gaineko kritikarik ere ez da egin PP alderdiak izenpea eman dezan eta horrela ere ez dute sinatu nahi izan".

Olabarriaren iritziz  M-11 batzordean egindako lana eta proposatutako neurriek ez dute zerikusirik Estatu Batuek irailaren 11ko atentatuaren ondoren egindakoekin.

"Gure lana kultura aniztasunaren ingurukoa da. Hau da, prebentzioa eta polizien arteko koordinazioa garrantzizkoa da, islamiar izaerako terrorismoa moduko mehatxuen aurreko arreta garrantzizkoa da baina egin beharrekoa dena kanpotik etorritakoen integrazioa da, txirotutako eta demokratikoak ez diren herrietatik etorritakoak hain zuzen" gaineratu du.

Gure Legebiltzar Taldea