Prentsa Aretoa
2005/05/12
Erkoreka: "Galdutako urtea"
"Urte betez itxaropenez beteriko mezuekin izan gaituzte, baina Alderdi Popularrak blokeatuta utzi zituen gai guztiak, orain ere, Aznarrek utzi zituen egoera berean jarraitzen dute". Hauek dira Josu Erkoreka Kongresuaren Euskal Taldearen bozeramaileak Espainiako Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan egin dituen adierazpenak.
Hitzaldiaren laburpena
Egoera berean jarraitzen duten gaien artean Erkorekak ondoko hauek azpimarratu ditu: "Kupoa, Ertzaintzaren handiagotzea eta Prestige-k utzi zizkigun eta ordaindu gabe dauden zor-agiriak. Bete beharreko transferentziek ere bere horretan jarraitzen dute. Eta, Estatuak Euskadin dituen enpresa publikoen arazoak ere konpontzeko daude oraindik. Izan ere, Babcock eta La Naval, krisian dauden euskal bi enpresa handiak, Estatuaren enpresa publikoak dira".
Erkorekaren ustez "euskal hauteskundeen aurretik, bitartean eta ondoren Espainiako Gobernuaren presidenteak euskal autogobernuarekiko aldeko jarrera erakutsi izan du. Baina, Madrilgo egunerokotasunean sistematikoki atzera bota izan ditu aurkeztu dizkiogun eta kutsu estatutarioa zeukaten zuzenketa proposamen guztiak".
Beraz, Kongresuaren Euskal Taldea "iragan den urte honetan Espainiako Gobernuak izan duen jarrerarekin bat ez datorrela" adierazi du.
Amaitzeko, Euskal Taldearen bozeramaileak "bake prozesuetan zintzotasunez jokatu" behar dela eta "bakearen aldeko ahaleginak beti babestuko ditugula" adierazi du.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10