Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/05/26

Nafarroa Bai-k Bardeak nafar hiritarren eskuetan uztea eskatu du

Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioaren diputatuak salatu duenez "Bardeen inguruko herrien eskubideak berdindu zirenetik 300 urte igaro diren arren, gaur egun, oraindik ere nafar hiritarrok ezin ditugu Bardeak normaltasunez gozatu".

rss Ezagutzera eman


"Espainiar Ejertzitoak, errenta onaren truke Bardeen Batzordearekin bat eginik, parkean egiten dituen praktika militarrek izugarrizko arrisku eta eragozpenak sortu dituzte. Horrela, inguruan bizi diren nafarrak eta Nafarroako Legebiltzarreko indar guztiak ere, tiroketa poligonoaren aurka azaldu  dira hainbat alditan. Tiroketa poligonoaren amaieraren aldeko aldarrikapena berriz ere egingo da Poligonoaren Aurkako Asanbladak Ekainaren 5erako konbokatu duen martxan" gaineratu du Barkosek.

Nafaroa Bai-ren aburuz "nafar guztiok Bardeak modu aske eta ziur batean gozatu ahal izango dugun egunean baino ez da izango ospakizunetarako garaia. Inolako ejertzitoren bonben eztandarik, Bardeetan gehiago entzuten ez denean, orduan izango dugu ospatzeko momentua eta benetako arrazoia". 

Zentzu honetan, Koalizioak uste du "Espainiako erregearen edota Estatuaren beste edozein buruzagiren bisitak, agerian uzten du  Nafarroak ez duela subiranotasunik Bardeen inguruan". Koalizioaren ustez horrelako bisitek ez dute inolako zentzurik, tiroketa poligonoa gehienez 2008an bukatuko dela esateko ez bada.
Gure Legebiltzar Taldea