Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2005/05/27

Olabarriak: "Hiru adingabe beren ustezko erasotzailearen aurrean agerraraztea jarduketa judizial desegokia da"

Eusko Alderdi Jeltzalearen EBBren idazkari Josune Ariztondok, Emilio Olabarria diputatuak eta Elena Etxegoien senadoreak prentsaurrekoa eman dute Sabin Etxean, Haurraren Eskubideak jarduketa judizialetan babesteari buruzko proposamena, legekoa ez dena, eta Puntuen araberako Gidatzeko Baimen eta Lizentziei buruzko Lege Proiektuarekiko Betoa aurkezteko.

rss Ezagutzera eman
Diputatu jelkidearen iritzian, "Bartzelonako Probintzi auzitegiak hiru adingabe beren ustezko sexu-erasotzailearen aurrean agerraraztea jarduketa judizial bereziki desegokia da".

Horregatik, Euskal Taldeak Legekoa ez den Proposamena egin du, eta horren harian, jurisdikzio arloko edozein jarduketatan adingabeen osotasun fisikoa eta morala bermatze aldera aldatu beharreko manuak aldarazteko prozesuari ekiteko eskatu dio Madrilgo Gobernuari.

Beste alde batetik, Elena Etxegoien senadoreak Puntuen araberako Gidatzeko Baimen eta Lizentziei buruzko Lege Proiektuarekiko Betoaren gaineko argibideak eman ditu. “Ez gaude legearen aurka, baina engainatu egin gaituztela sentitu dugu. Gidabaimenaren etendura egikaritzea ukatu digute, eta horrek ziurgabetasun juridiko handia eragiten du; halaber, ziklomotorrak eta gai arriskutsuen garraioko ibilgailuak gidatzeko baimena emateko eskumena eskatzen dugu".
Gure Legebiltzar Taldea