Prentsa Aretoa

2026/01/27

Garraio publikoaren interoperatibotasuna hobetsi arren Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio hobarietarako irizpideak ez inposatzea

Nerea Renteria diputatuak azaldu du hobarien progresibotasunak Euskadin dagoeneko funtzionatzen duela eta kritikatu du garraioaren dirulaguntzari buruko dekretuak koiunturazko laguntza horiek egiturazko neurri bihurtzeko arriskua dakarrela, aldez aurretik planifikaziorik egin ezean

rss Ezagutzera eman
Garraio publikoaren interoperatibotasuna hobetsi arren Euskal Taldeak Gobernuari eskatu dio hobarietarako irizpideak ez inposatzea

ARGAZKIA JAITSI

Euskal Taldeak babesa eman dio gaur bertan, asteartearekin, abonuen eta erabilera anitzeko tituluen bidez garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurriei buruzko Errege Lege Dekretuari; izan ere, Nerea Renteria diputatu jeltzaleak azaldu duenez, testua elkarreragingarritasunera irekitzen da, eta ez Estatuak ezarritako txartel bakarrera, baina ohartarazi du alderdi jeltzalea adi egongo dela Eusko Jaurlaritzak garraioaren arloan dituen eskumenak errespeta daitezen, eta adierazi du hobaria kroniko bihur daitekeela plangintza egokirik egin ezean. 

“Neurri egokia izan daiteke laguntza ekonomikoen bidez garraio publikorako sarbidea erraztea ziurgabetasun ekonomiko eta sozialak baldintzatutako testuinguru batean, eta Estatuaren laguntza horiek ematen hasi ziren  nazioarte mailan krisi orokorra ematen ari zela, eta horrek justifikatzen zuen lege-dekretua erabiltzea. Baina, gaur egun, diagnostiko integral bat egin beharko litzateke, salbuespenezko neurri gisa jarraitu gabe, urgentziazko eta egoeraren araberako neurri gisa; izan ere, hala finkatzeko arriskua dago, aldaketa edo ezabapena ulertuko ez den beldurrez. Oso erraza da ematea, baina oso zaila pedagogia egitea", azaldu du Renteriak.

Ildo beretik adierazi du lege dekretu honek finantzaketarako mekanismoa proposatzeaz gain “irizpideak baldintzatzen eta ezartzen dituela eta garraio alorrean autonomiek eta udalek dituzten eskuduntzei eragiten dieten lehentasunak finkatzen dituela”. Azaldu duenez “Euskadin irizpide batzuk badaude garraio publikoari hobariak ezartzeko gizatalde bakoitzaren beharren arabera eta garraioaren erabileraren arabera”. Hobarien progresibotasuna “indarrean dago gure lurraldeetan”, esan du, eta Espainiako gobernuaren asmoa kritikatu du orain beste irizpide batzuk “inposatu” nahi dituelako “dagoeneko ezarrita dagoena hobetzen edo oztopatzen duten ere baloratu gabe". "Esku-sartze bat" eta "garraio-politikak bateratzeko saiakera bat" da, "estandar uniformeak lurralde guztietan" markatuz, eta, gainera, kalte egiten diote eskumen hori duten lurralde-arduradunen plangintzari eta kudeaketari, "urtez urte ziurgabetasuna baitago Estatuak laguntzak luzatuko dituen ala ez, garraio publikoko deskontu-irizpideak garaiz planifikatu ezin izateko egoeran jarriz".

Interoperatibotasunari dagokionez, diputatu jeltzaleak esan du “hobetzeko tarte handia” egon badagoela Espainiako gobernuak egin duen proposamenean, baina adierazi du Euskal Taldea lanean jarraitzeko prest dagoela “txartel bakarraren inposaketarantz” aurrera egiten ez bada: “Lan egiteko prest gaude gure lurraldeetan dagoeneko dauden txartelak beste garraio sistemekin komunikatu ahal izan daitezen, dela estatukoekin dela beste autonomia erkideetakoekin, baina tokian tokiko agintari eskudunek hobarietarako eta erabilerarako ezarritako irizpideak aldatu gabe. Bestela egitea litzateke estatu nazio anitza ez ulertzea, benetan ulertzen dutela esan arren”.

Hala, Euskal Taldeak hobetsi du lege dekretuaren aurka ez agertzea, baina Gobernuari exijitu dio “Euskadirekiko harremanetan erantzukizun handiagoz aritzea eta hauteskunde kanpainen bezperetan saltzen diren laguntzekin doazen koiunturazko neurri gutxiago, dauden azpiegituren mantentze lanetarako inbertsio handiagoa eta, azken finean, populismo gutxiago”.

Gure Legebiltzar Taldea