Prentsa Aretoa

2024/10/16

Aitor Estebanek Pedro Sanchez premiatu du Etxebizitzaren “arazoari” aurre egitera, Legea aldaraztearen bidez “segurtasun juridikoa” eskaintzeko eta eskaintza “suspertzeko”

Euskal Taldeko bozeramaileak txarretsi du araua onartu zenetik alokairu-eskaintza %30 murriztu izana eta prezioak igo izana, eta azpimarratu duenez "arazoa Lekeition eta Durangon desberdina bada, konponbidea ezin da Estatu osorako berbera izan"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, etxebizitzaren "arazoari" aurre egiteko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, eskaintza "suspertzera begira" Legeari "ukituak" eginez: "Etxebizitzaren Legeari ukitu batzuk egin behar zaizkio jabeei segurtasun juridiko handiagoa eman behar zaielako, konfiantza har dezaten eta euren etxebizitzak eskaintzara atera ditzaten". Bozeramaile jeltzaleak duela urte eta erdi onartu zen arauak eragin dituen ondorio negatiboak azaldu ditu, eskaintza %30 murriztu delako eta prezioak igo egin direlako. "Eskariari eman dizkiozu pizgarri guztiak, baina eskaintza suspertzen ez bada, txarto ibiliko gara", esan dio Estebanek Sanchezi.

"Ez gaude denbora-muga bat egotearen aurka, baina eskaintza osoa behar da. Eta jabeak beldur dira. Beldur dira errentan dagokiena ordaintzen ez zaienean ez ote duten urteetan, denbora luzean, etxebizitza berreskuratuko. Eta maizterren ahultasuna aintzat hartu behar da, baina babes soziala ezin da jabeen kontura joan, horrek eskaintza atzeratzen duelako", azaldu du Estebanek. Halaber, Euskal Taldearen bozeramaileak azpimarratu duenez, "egun osoan funts putreei buruz" hitz egiten den arren, Estatuan alokairuan dauden etxebizitzen %85 jabe txiki indibidualenak dira, eta Euskadiren kasuan, %97: "Hortxe dago koxka".

Ildo beretik, Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernu zentralari gogora ekarri nahi izan dionez "Legea arrakalaz josita utzi zenuten pisu turistikoak eta sasoikoak arautu gabe utzita, eta jabe asko beldurtu egin dituzue neurri horiekin". Azkenik, Estebanek azpimarratu duenez, “arazoa Lekeition eta Durangon desberdina bada, konponbidea ezin da Estatu osorako berbera izan".

Gure Legebiltzar Taldea