Prentsa Aretoa

2024/12/06

Aitor Esteban, Konstituzio egunean: “Euskal hiritargoaren ahotsa izaten jarraituko du EAJ-PNVk Euskadiren nazio aitortza lortzeko”

Euskal Taldeko bozeramaileak beste urte batez gogoratu du ez talde jeltzaleak ezta euskal gizarteak ere ez zutela 1978an testua babestu “zer hobetu baduelako eta inolako gogoberotasunik eragiten ez duelako”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur, Espainiar Konstituzioaren 46. urteurrena betetzen den egunean aditzera eman duenez, “EAJ-PNVk jarraituko du izaten euskal hiritargoaren ahotsa, Euskadiren nazio aitortza lortzeko”. Hala, Estebanek gogora ekarri du ez talde jeltzaleak ez eta euskal gizarteak ere ez zutela testua 1978an babestu, eta “zer hobetu baduela eta inolako gogoberotasunik eragiten ez duela”.  

“Deigarri gertatzen da moderno, aurreratu eta mendebaldar jotzen den Konstituzio batean, Erregearen bortxaezintasuna ez mugatzea edo, esate baterako, Kidego Armatuek Estatuaren batasunaren bermatzailetzat jotzen jarraitzea”,salatu du bozeramaile jeltzaleak. Estebanek ildo beretik deitoratu du “desadostasuna konpontzeko edo etorkizunera begira akordio politiko garrantzitsuak bideratzeko aukera eman dezaketen artikulu batzuk, hala nola Lehen Xedapenak, foru lurraldeen eskubide historikoak babesten eta errespetatzen dituenak, garatu gabe jarraitzea” eta azaldu duenez “Konstituzioak mugak jartzen dizkigu euskal gizartearentzat beharrezkoak diren arloetan eskuduntzak izateko aukeretan, esate baterako esparru judizialean edo lan arloan”.  

Aurreko batzuetan egin dituen adierazpenen ildo beretik, Euskal Taldeko bozeramaileak kritikatu du Lege Nagusiak “narriatze nabarmena ezagutu du bere hainbat titulu eta kapitulutan”. Izan ere, ziurtatu du “egiten duen interpretazioa da Estatuak esku har lezakeela Autonomia Erkidegoen berezko eskuduntzetan, hala nola gizarte arloan”.   

Estebanek amaitzeko adierazi duenez, “Estatuak bere mesedetan baliatzen du Europar Batasunean solaskide bakarra dela, Autonomia Estatuak guztiz bazterrean utzita, eskuduntza autonomikoetan Europan gero eta eragin handiagoa duela jakin dakien arren”. 

Gure Legebiltzar Taldea