Berriak
BERRIA
2007/06/12
Erkorekak Zapaterori Kupoaz galdetuko dio.
Bihar izango den kontrol saioan, Euskal Taldeko bozeramaleak, Josu Erkorekak, Zapatero presidenteari, Euskal Kupoaren arloan harturiko konpromezuak nola burutuko dituen galdetuko dio.
BERRIA
2007/05/30
EAJ-k, Industria Ministeritzari , Basordas hondartzaren errekuperazioa eskatu dio.
Industria Batzordeko Euskal Taldeko bozeramalea, José Ramón Beloki, Clos Ministroari, Basordaseko hondartzaren ingurugiro errekuperazioari buruz, galdera egin ondoren, nahiko asetuta agertu da jasotako erantzunarekin. Honek zentral nuklearra kokatzen zen lurren enkantearen irabazleari, ingurugiroaren errekuperazioa eskatuko dionaren borondatea agertu baitu.
BERRIA
2007/05/30
Margarita Uriak poztasuna agertu du , medikamentu orokorren fabrikazioa eta esportazioa bultzatzen duen ekimena aprobazioagatik.
Diputatuen Kongresuan, Osasun Batzordeko presidenteak , Margarita Uriak, poztasuna agertu du, medikamentu orokorren fabrikazioa eta herrialde pobreetara esportazioa bultzatzeko, Gobernuari parte har dezan behartzen dion ekimena dela eta.
BERRIA
2007/05/10
EAJ-k berriro ere, era esperimentalean jasotako antxoa ez saltzeko neurriak eskatu ditu.
Gaurko egunean, Gobernuaren Presidenteari egindako galdera eta gero, Euskal Taldeko bozeramaleak, Josu Erkoreka-k, berriro ere, neurri sendoak eskatu dizkio Gobernuari, era esperimentalean jasotako antxoa saldu ez dadin.
BERRIA
2007/04/24
Azpiazuk CNMV –rako independentzia eta sinesgarritasun handiagoa eskatu du.
CNMV -ko presidentearen dimisioa aurkezteko, gaurko egunean Diputatuen Kongresuan izan den Batzordean, Euskal Taldeko Ekonomia arloetan bozeramaleak, Pedro Azpiazuk, “CNMV-ko hurrengo buruak, Kongresuak edota Ekonomia Batzordeak aukera ditzatela bideratu beharra dagoela “ esan du, “eta ez Gobernuak berak, horrela independentzia eta aberastasun gehiago izango du”.
BERRIA
2007/04/19
EAJ-K Gobernuari arma zuriak arautzeko neurriak eskatuko dizkio.
Arma zuriak, labanak, ganibetak eta abarren erregulazioa eskatuko du Kongresuko Euskal Taldeak, aurkeztutako interpelazioaren bidez, gero eta gehiago herritarren segurtasuna kolokan jartzen dituztelako.
BERRIA
2007/04/18
Erkoreka: “EAJ-k Batasunari indarkeria gaitzesteko eskatzen dionenean, ez du Alderdien Legearen babesean egiten”.
Gaurko egunean Radio Euskadirako egindako adierazpenetan, euskal taldeko bozeramaleak, Josu Erkorekak, nahiz eta Batasunak horrela salatu nahi izan, EAJ-k ezker abertzaleari indarkeria gaitzetsi dezan ez duela Alderdien Legearen itzalean egiten, baizik eta “ demokrazia eta oinarrizko eskubideetan babestuz egiten dugula “ adierazi du.
BERRIA
2007/04/18
Euskal Taldeak , Trebiñu eta Argantzuneko Udalen eskaerak defendatuko ditu Gaztela – Leoneko estatutuaren berriztatzearen pasabidean.
Gaztela Leoneko estatutuaren berriztatzea aintzat hartzeko Kongresuko plenoan izandako eztabaidan, Aitor Estebanek egindako adierazpenean, Gaztelako gobernuak, Trebiñuko herritarrekin duen begirune falta salatu du.Estebanen aburuz, “Euskal Erkidego Autonomoan sartzeko, egin beharreko erreferenduma, ez da euskal jeltzaleen aldarrikapena, baizik eta, hango biztanleen aldarrikapena”.Honen harian, Gaztela Leoneko gobernuak herritarren eskaera oztopatzean, Gernikako estatutuaren 8.artikuluaren kontra jokatzen ari dela salatu du.
BERRIA
2007/03/28
Erkoreka: “Gutxi itxaron dezakegu Gobernuko Presidenteaz, euskal Kontzertu Ekonomikoa babestu beharrean, hustu egiten duenean”.
Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, Rodriguez Zapatero-ren erantzuna entzun ondoren, Erkoreka-k bere egon eza agertu du jasotako erantzunagatik,eta “Kontzertuaren makaltasuna ez da gure programa politikoan bitxikeria xumea, lehen mailako beharra da, eta Presidentearen sinesgarritasunaren bermea izango da”, adierazi du.
BERRIA
2007/03/28
Josu Erkoreka, Kanpo arazoetako beste bozeramale guztiekin batera, Angolaren guztizko demokratizazioa indartzen saiatuko da.
Kanpo arazoetako batzordeko bozeramale eta UNITA, Angolako kideekin artean izandako bilera ondoren, alderdi guztiek, Atzerritar Erakundeei, Angolan izaten ari den hauteskunde prozesua bultzatzea eskatuko dien ekimena egitea adostu dute.
BERRIA
2007/03/27
Erkoreka-k Zapatero-ri, Kontzertu Ekonomikoaz galdetuko dio.
Euskal Taldeko (EAJ-PNV) bozeramaleak, Josu Erkoreka-k, Rodriguez Zapatero-ri, Gobernuari egiten zaion Kontrol saioan, zer-nola babestuko duen Euskal Kontzertu Ekonomikoa galdetuko dio, azken boladan jasaten ari den erasoak direla eta.
BERRIA
2007/03/22
Euskal taldeak, ontzat hartu du Eskunduntza lege aurre proiektua.
Ekonomia gaietako bozeramaleak, Pedro Azpiazuk, “ nahiko asetuta aurkitzen gara, talde sozialista eta Ekonomia Ministeritzarekin, eskuduntza defentsarekin dagokion arloan, izandako akordioekin,” adierazi du. Azpiazuk, aurreproiektuaren balorazio ona egin du, oinarritzen den printzipioei dagokionean eta jarraitzen duten helburuei dagokion arloan ere.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















