Berriak
BERRIA
2006/12/19
Erkoreka: “PP-k, PSOE- koekin duen borrokan, tresna moduan erabil dezakeenean gogoratzen da Nafarroaz”.
Del Burgok aurkeztutako ekimenean, Erkorekak aipatu duenez “Nafarroa aldizka bakarrik agertzen da, soilik PP-ren estrategia orokorrari ondo datorkionean”. Erkorekaren ustez, “PP –ren interes orokorren menpe geratzen da Nafarroa”.
BERRIA
2006/12/18
Olabarriak Presondegietako Erakunde zuzendariaren agerpena eskatu du Martuteneko preso baten heriotza argitzearren.
Emilio Olabarriak, Kongresuko Euskal Taldearen diputatuak, Mercedes Gallizo agerpena eskatu du Martutenen bere burua hil duen presoaren heriotzaren inguruabarrak azal ditzan.
BERRIA
2006/12/18
José Ramón Beloki: “Zoritxarrez RTVE-n eratu berri den administrazio kontseilua, egitasmo zehatz eta garatu gabeaz dator.”
RTVE-ko administrazio kontseiluak, Kongresuan izan duen aurkezpenean, nahiz eta EAJ-k osatzen duten pertsonengan ezer kontrakorik izan ez, bai agertu du egoneza, agerian geratzean, garatu behar duten egitasmoa, nola egingo duten galdetuta, erantzun zehatza jaso ez duelako.
BERRIA
2006/12/13
Aprobada iniciativa del PNV, para la construcción del Eje Ferroviario Transeuropeo, del que forma parte la Y vasca, ancho UIC y en alta velocidad, apta para el transporte de viajeros y mercancías.
El Ministerio de Fomento, y en su nombre ADIF, deberán construir la parte española del ramal atlántico del Eje Ferroviario Transeuropeo de Alta velocidad del Sudoeste europeo (Proyecto europeo nº 3) en su totalidad, del que forma parte la Y vasca, en ancho UIC y en alta velocidad, apta para el transporte tanto de viajeros como de mercancías. Muy en concreto, por lo que respecta al tramo Vitoria-Valladolid, tramo específicamente en cuestión, deberán construirlo de forma tal que dicho corredor tenga garantizada, de forma simultanea, la interoperabilidad de pasajeros y mercancías, siempre en alta velocidad y en ancho UIC, de forma que se evite la rotura de carga entre estas dos ciudades.
BERRIA
2006/12/13
Memoria historikoaren inguruan.
Aitor Estebanek, Radio Euskadin agerraldia egin du memoria historikoaren legearen inguruan mintzatzeko. Lehenik eta behin azpimarratu du, proposatu den memoria historikoaren legea, soilik PSOEren gustukoa dela eta bestelako legebiltzarkideen taldeek, EAJ-PNV barne, ez dutela begi onez ikusten proposatutako lege proiektua. Diputatu jeltzaleak gaineratu du, aldaketa asko eta sakonak egin behar direla, lege proiektu hori aurrera ateratzeko. Zentzu horretan, emendakin txosten zabala aurkeztuko duela esan du Estebanek.
BERRIA
2006/12/13
EAJ-k poztasuna erakutsi du, gobernu sozialistak euskal unibertsitaeen legearen konstituzioaren kontrako errekurtsoa kenduko duela ezagutzera eman duelako.
Kongresuko euskal taldeak, Aitor Esteban, Hezkuntza batzordeko bozeramailearen bitartez, bere poztasuna agertu du, Espainiako gobernuak , euskal unibertsitateen legeari jarritako konstituzioaren kontrako errekurtsoa erretiratuko duela jakitean. Aurrera pausu hau, Unibertsitateen lege organikoan euskal taldeak eta talde sozialistak izandako negoziaketen ondorioa izan da.
BERRIA
2006/12/05
Olabarriak, Industria Ministroari, Garoñako zentral nuklearrak jasandako geldialdiengatik galdetuko dio.
Aurreko asteburuan, Garoñako zentral nuklearrean, programatu gabeko geldialdi bat gertatzean, Emilio Olabarriak, arabar diputatuak, burgoseko zentral nuklearrak dituen hainbat geldialdirengatik galdetuko dio, Industria Ministroari. Asteburu honetan izandako geldialdi, azken sei hilabetetako laugarrena da, Euskal taldetik, guztiz ohizkanpokotzat jotzen delarik.
BERRIA
2006/11/29
Erkorekak eta Anasagastik Venezuelako hauteskundeen gardentasun eza salatu dute
Diputatuen Kongresuan gaur eginiko prentsaurrekoan, Erkorekak eta Anasagastik Venezuelako Gobernuaren erabakiarekin bat ez datozela adierazi dute CIU, PP eta CC alderdietako bozeramaileekin batera. Gobernu venezuelarrak ez du Gorte Nagusietako ordezkari talderik gonbidatu hauteskunde prozesuaren begirale izateko.
BERRIA
2006/11/22
Euskal taldeak poztasuna agertu du, atzerrian heriotza zigorra edota egindako gaitzengatik zigor hau jasotzeko arriskua dutenei, Estatu espainolak laguntza eman diezaien eskatzen zen proposamena aprobatu delako.
Diputatuen Kongresuan Euskal taldeko diputatu den Emilio Olabarriak, poztasuna agertu du, Ganberako talde guztiek onartuta berak defendatutako proposamena aprobatu delako, proposamen honetan Gobernuari heriotza zigorra edota egindako gaitzengatik zigor hau jasotzeko arriskua dutenei, beharrezkoak diren neurri politiko edo legekoak ematea eskatzen zitzaion.
BERRIA
2006/11/16
EAJ-k, , Europako hegomendebaldeko abiadura handiko trenbidetik, bidaiari eta merkantziak garraiatzeak bideratu dezakeen UIC zabalera duen trenbidea bermatzeko, Gobernuak zein neurri hartuko duen jakiteko interpelazioa aurkeztu du.
Ekimen honen bidez, euskal taldeak, Euskal taldeak, Espaina – Europa arteko abiadura handiko tren loturak ahalbideratzeko saiakera egiten du, bidaiari eta merkantzien garraioa bideratzeko.Zabalera ezberdineko trenbideak baztertuta, muga arteko arazoa konponduko litzateke.
BERRIA
2006/11/16
Erkoreka: “Ez gaude argitik urrun, ezta hurbil ere, bide-erdian, une zalantzagarrian baizik”
Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Telebilbaon egin dioten elkarrizketan esandakoaren arabera, “ez gaude argitik ez urrun ezta hurbil ere”, bake-prozesuari dagokionez, “bide-erdian, une zalantzagarrian baizik. Izan ere, tunela zeharkatzean beldurra une oro ageri da, bai hasieran bai amaieran, baina bidean aurrera edo atzera egiteko zalantzak sortzen dira”.
BERRIA
2006/11/14
Datorren asteartean, Diputatuen legebiltzarrean, Euskal taldeak aurkeztutako proposamena eztabaidatuko da, non , atzerrian heriotza zigorra edota egindako gaitzengatik zigor hau jasotzeko arriskua dutenei, Estatu espainolak laguntza eman diezaien eskatzen den.
Estatu espainola heriotza zigorraren kontra agertzen denez, eta espainako hiritarren eskubideak babesteko beharra duenez, eskubide hauen artean garrantzitsuena bizitza eskubidea delarik, Euskal Taldeak (EAJ-PNV), Gobernuari heriotza zigorra edota egindako gaitzengatik zigor hau jasotzeko arriskua dutenei, beharrezkoak diren neurri politiko edo legekoak har ditzan eskatzen dio.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















