Berriak

BERRIA

2006/06/21

Ingeles-euskara hiztegia bultzatzeko ez legezko proposamena onartuta.

Diputaduen Kongresuko kultura batzordean eztabaidatu eta gero, Aitor Esteban-ek, Euskal Taldeko diputaduak aurkeztutako ez legezko proposamena onartua izan da. Ekimen honek, Gobernuari eta Kultura Ministeritzari, administrazio akordio ezberdinen eta aurrekontu konpromezuen bidez, ingeles –euskara erreferentziadun hiztegi baten bultzatze eta indartzea eskatzen zion.

BERRIA

2006/06/20

Euskal Taldeak, Energia Komisio Nazionala, Bilbon kokatzea eskatuko du.

José Ramón Beloki, gipuzkoar diputaduaren interpelazio baten bidez, Ekainaren 21-ean, asteazkenean, eztabaiadatuko dena , Euskal Taldeak, Gobernuaria eskatuko dio, erakunde erregulatzaileen deslokalizaioa.

BERRIA

2006/06/19

Erkorekaren ustez Estatut-aren aldeko alderdi politikoek pozik egoteko arrazoiak dituzte

Josu Erkoreka Euskal Taldearen bozeramailea Kongresuan adierazi duenez Estatu-aren alde izan diren alderdi politikoek pozik egoteko arrazoiak dituzte baina baita "berehala" lanean jartzekoak eta "interesik ez dutenak" erakartzeko ere.

BERRIA

2006/06/15

Euskal Taldeak (EAJ-PNV-k), arrantzak jasaten duen arazo larriaz galdetuko du.

Estatu Egoeraren eztabaidaren ondorioz, Euskal Taldeak aurkeztutako ebazpen proposamenen artean, batek, Gobernuari, antxoaren arrantzaren defentsa eta sostenguaren aldeko 8 neurri hartu zitzan eskatzen zion.

BERRIA

2006/06/07

Erkorekaren ustez aurkeztutako proposamenetatik bederatzi onartuak izana "uzta ona izan dugunaren" adierazle da

Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaile eta bozeramaile laguntzaile diren, Josu Erkorekak eta Jose Ramon Belokik, hurrenez hurren, "uzta ontzat" hartu dute Diputatuen Kongresuan Nazioaren Egoerari buruzko Eztabaidan, atzo lortu zituzten emaitza onak, hau da, aurkeztu zituzten 15 proposamenetatik bederatzi onartu ziren.

BERRIA

2006/06/07

Jose Ramon Beloki: “Posible izan zena, egun ezinezkoa da”

“Trillo jauna, ganbararen presidentea zenean eta Aznar Estatu Espainoleko presidentea zenean posible izan zena ETA behin behineko treguan zegoela, egun ETA behin betiko treguan dagoela eta Marin jauna ganbararen presidentea dela eta Zapatero jauna Estatu Espainoleko presidentea dela ezinezkoa da” adierazi zuen atzoko hitzaurrean Jose Ramon Beloki jaunak.

BERRIA

2006/06/07

Erkoreka: “Jeltzaleen aldarrikapenek, soilik, ETA-koekin bat egiten dutelako, atzera bota ez ditzaten eskatzen dugu”.

Estadu Egoeraren Eztabaidaren bigarren sesioan, Euskal Taldeko bozeramaileak, nabarmendu nahi izan zuen “jasanezina dela EAJ-k,111 urtetan, ETA sortu baino askoz ere lehenago, izan dituen aldarrikapen politikoak, gaur, hemen eta orain, ETA-rentzat prezio politikoa izan daitezela”.Era gogor honetan agertu zen bozeramaile jeltzalea, adieraziz, “alderdi jeltzaleak defendatzen dituen postulatu hauek ez direla bilakatzen ETA-k bere gain hartu dituelako”.

BERRIA

2006/06/05

ETAk eta Gobernuak "amaiera hitzartuta" dutela uste du Erkorekak

Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak uste du Gobernu Zentralak eta ETAk gatazkaren amaiera hitzartuta dutela. Haren iritziz, ETA desagertzea eta ezker abertzalearen aukera politikoa legeztatzea izango lirateke bi aldeek adostutako neurrietako batzuk. "Bien bitartean, legez kanporatzea propaganda-tresna gisa erabiliko du Batasunak datozen urteko hauteskundeei begira", esan du.

BERRIA

2006/05/31

Erkoreka: "Politika orokorreko eztabaidan ez dago bakea bezalako gaia baztertzerik"

Josu Erkoreka EAJren bozeramailea Kongresuan Estatuari buruzko Eztabaidaren bigarren egunean adierazi duenez "politika orokorreko eztabaidan, ez dago bakea bezalako gai bat baztertzerik".

Hitzaldi osoa

BERRIA

2006/05/29

Erkoreka: "Normalizazioari heldu diezaion eskatuko diogu Zapaterori, ez ETAri egindako ordain gisa, baizik eta demokrazi ikasgai bezala"

Josu Erkoreka EAJren bozeramailea Kongresuan adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapatero Gobernuaren presidenteari eskatuko dio "normalizazio prozesuari heldu diezaion, ez ETAri egindako ordain gisa, baizik eta demokrazi ikasgai bezala". Hala ere, zehaztu duenez, "ez dugu inolako eperik ezarriko, ezta alderdien arteko mahaia eratzeko berehalako deialdirik eskatuko".

BERRIA

2006/05/25

Belokik, “Sustapenerako Ministrak JAIZKIBIA S.A. ren partehartzearen inguruan egindako adierazpenak penagarriak, etsipengarriak eta ulertezinak dira” adierazi du.

“Penagarria da Sustapenerako Ministrak JAIZKIBIA Sozietate Anonimoan parte hartzea luzatu izana”adierazi du EAJren diputatuak eta gaineratu du “tamalgarria zein penagarria dela, aitzakia moduan burokraziaren izapideak jartzea, zeintzuk pertsona ororen begien aurrean faltsuak diren. Ildo berean, Administrazio Publikoaz oinarrizko jakituria duenak, badaki kapitulu bateko dirulaguntza beste batera pasatzeko lau, bost edo hilabete gehiagoko izapidea beharrezkoa ez delakoaren gainean dagoela eta oraindik ulertezinagoa egiten da parlamentuan horrelako argudioak erabiltzea erantzun gisa, Sustapenerako Ministraren partetik”.

BERRIA

2006/05/24

Aitor Esteban: “ Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz ere inolako Autonomia Estatutuko erreformarik oztopatuko”

Diputatu euskaldunaren hitzetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz ere ez inolako Autonomia Estatutuko erreformarik oztopatuko; era horretan Andaluziako Estatutuaren erreformari dagokionez ez da ezberdina izango.

Gure Legebiltzar Taldea