Berriak

BERRIA

2006/11/13

EAJ-k Euskadirako inbertsioetan 70 miloi € gehiago lortu du, espainako aurrekontuetan.

Aste honetan Diputatuen Kongresuan Euskal taldeak aurkeztutako zuzenketak aprobatuko dira, Euskadirako 2007 -ko aurrekontuek zuten diru sarrera 70 miloii eurotan hobetzea lortu da, zuzenketa hauei esker.

BERRIA

2006/11/08

Portuen banaketa eskatzen zuen interpelazioa ez aurkeztea erabaki dugu.

Azkenenean, Bilbo eta Pasaia moduko interes orokordun portuen eta arrantza ekintza edota kirol portuen desanexioa eskatzen zuen interpelazioa ez aurkeztea erabaki dugu.

BERRIA

2006/10/26

Euskal taldeak PSOE-rekin adostutako enmedakinak aurkeztu ditu.



2007-ko aurrekontuei osoko enmendakina kentzeko izan ziren negoziaketen ondoren, EAJ-PNV eta PSOEk bilerak izaten jarraitu dute, horien ondorioz emendakinen adostasuna eta ituna eman da. Alderdi bien arteko itunak, enmedakinek igaro beharreko pasabideetan aurrera jarraituko dutela ziurtatzen du.

BERRIA

2006/10/24

Beloki:”Bake prozesuak guztion babesa izan behar du .”



Europako parlamentuan izango den bake prozesuaren inguruko eztabaida dela eta, RNE-ri egindako adierazpenetan, Kongresuan ordezko bozeramalea den José Ramón Beloki-k “ez PP-k ez beste inork ez duela ezer irabazten prozesuari babesa eman gabe “ adierazi du.

BERRIA

2006/10/18

Erkorekak Euskadira gartzelen eskuduntza ematea eskatu du.

Gernikako estatutua hogeitamar urtetan bete gabe egon ondoren, Euskal Taldeko bozeramaleak, Zapatero presidenteari gartzelen eskuduntza eskatu dio.

BERRIA

2006/10/17

EAJ-PNVk osoko emendakina atzera bota du, baina ñabardurekin.

Osoko emendakinaren baztertzeak, ardura politikoaren adierazle eta aurreko urtean hasitako aurrekontuetako kolaborazio prozesuaren jarraipenaren ildotik jarraitzeak eta PPren garaiko eta Zapateroren gobernuaren legealdiaren lehenengo urteko adostasun ezarekin apurtzeak suposatzen duela adierazi du Pedro Azpiazuk diputatu bizkaitarrak.

BERRIA

2006/10/17

Euskal taldeak Gobernuari, gartzelen eskuduntza Euskadira emateaz galdetuko dio.



Urriaren 17-an Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, Josu Erkorekak, Euskal Taldeko bozeramaleak, Zapatero presidenteari, zein asmo duen eta noiz , emango dizkion Gernikako Autonomi Estatutuan 10/14 eta 12. artikuluetan aurrikusten diren eskuduntzak,(honen barne gartzelen eskuduntza zehazki), galdetuko dio.

BERRIA

2006/10/05

EAJ-k ez du baztertzen osoko zuzenketa aurkeztea, Espainiako aurrekontuei.



Ekonomia Ministroarekin izandako batzarraren ondoren, Ekonomia batzordean bozeramalea den Pedro Azpiazuk, 2007-ko Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztea, ez duela baztertu, eta Gobernuak aurrera joateko borondatea ez duelako agertu ez direla aurrera joan negoziaketak adierazi du.

BERRIA

2006/10/04

Uria: “Aurreko astean gertatutako maniobra militarrak, enfrentamenduen eragileak izan zirenak, lekuz kanpokoak eta zirikatzaileak izan ziren”



Gobernu espainolari egiten zaion ohiko kontrolean, Margarita Uriak, Euskal Herriko herri batzuetan gertatutako lekuz kanpoko eta zirikatzaileak izan ziren maniobra militarren berriaren gainean gobernua ez egotea nahiago zuen, maniobra militarrak sortutako klima deserosoa dela eta.

BERRIA

2006/10/04

Olabarriak Garoñako zentrala itxi dezaten eskatu du



Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, Industria Ministroari egin dion galderan, Emilio Olabarria diputatuak, Garoñako zentral nuklearren itxiera eskatu du.

BERRIA

2006/10/04

Beloki:Lan egutegia nahi dugu eta Industrai Ministeritzak behetik gora eta ez goitik behera lan egin dezan”



“Ikusita zure ministeritzak, alderdi ezberdinetan dituen beharrak, adibidez energia arloan, eta legealdi honi geratzen zaiona ikusita - hartu nahi dituen neurriak aurrera eramateko, hamabi hilabete -, ez zaigu nahikoa asmo eta proiektuetaz hitz egitea.Ez zaio denbora asko gelditzen eta beharrak asko dira.Alegia, egutegi zehatza behar dugu, eta talde honek, eskatuko dio.Zer noiz egingo duenaren egutegia” adierazi zion Belokik Industria Ministeritzari, Kongresuan, Industria batzordean egin zuen lehen agerraldian.

BERRIA

2006/09/29

Euskal Taldeak Gobernuari maniobra militarrei buruz galdetuko dio

Euskadin, hainbat herritan, izan diren maniobra militarren kontra egin duten hainbat ahotsekin bat eginez, Euskal Taldeko (EAJ-PNV) diputatuak, Margarita Uriak, Gobernuari, Euskal Erkidegoan, herri ezberdinetan, izan behar ziren maniobretaz ohartua zegoen galdetuko dio.

Gure Legebiltzar Taldea