Berriak
BERRIA
2007/03/20
Esteban : “ PP-k duen helburu bakarra Batasuna legez kanpo uztean, garaipen elektorala izatea da.”
BERRIA
2007/03/15
Tras pregunta realizada por Pedro Azpiazu, el Ministro de Economía confirma ayudas a trabajadores de Babcock.
BERRIA
2007/03/14
Euskal taldeak merkantzia berezien garraioen neurrietan aldaketak sartzea lortu du.
Diputatuen Kongresuaren plenoak, aho batez aprobatu zuen atzo, euskal taldeko (EAJ-PNV) ekimena, non, ibilgailuen araudi orokorrean aldaketak egitea lortu duen. Lortutako aldaketen artean, ibilgailu berezien altuera, 4.00 metrotatik 4.20 metrotara luzatzea dago, nahiz eta euskal taldearen nahia 4.50 metrotaraino luzera lortzea zen, Emilio Olabarriak, arlo honetan, euskal taldeko bozeramaleak, “ bere nahiak asetuta eduki arren, 4.50 luzera aprobatzea lortu arte, lanean jarraituko duela aipatu du”.
BERRIA
2007/02/28
Erkorekak, kongresuan erabakitakoen betetze eza salatu du.
Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, Euskal Taldeko bozeramaleak, Josu Erkorekak, Gobernuaren presidentearen aurrean, sarri Diputatuen Kongresuan hartzen diren neurrien betetze eza salatu du.Zehazki aritu izan da Erkoreka, gogoratuz “Arrantza Ministeritzak baxura arrantza ontziekin eta antxoaren arrantzan gaiarekin izandako desafioa”.
BERRIA
2007/02/28
Kongresuko EAJ-k, antxoaren komertzializazioa debekatzea lortu du.
Diputatuen Kongresuan, atzoko plenoak, euskal taldeko ekimena aprobatu zuen. Ekimen honetan, TAC zero dagoen bitartean, Gobernuari antxoaren komertzializazioa galaraztea eskatzen zaio.
BERRIA
2007/02/22
Olabarriak, Langraitzeko itxiera dela eta, Barne Ministeritzatik jasotako erantzun kontraesanak salatu ditu.
Emilio Olabarriak, Langraitzeko itxierarekin zerikusia duten jasotako erantzun kontraesanak salatu ditu. Barne Ministroaren ahotik, gartzelaren itxiera 2010. urtean izango dela entzun ondoren, Barne Ministeritzak duen koordinazio eza salatu du, gogoratuz, Presondegietako Erakunde Zuzendariak, aurreko adierazpenetan, itxiera gertu zegoela aipatu zuelako, gartzelaren egoera ez zelako batere egokia presoak edukitzeko.
BERRIA
2007/02/21
Euskal taldeak (EAJ-PNV), PP-PSOE-rekin izan ezik, baina beste talde parlamentarioekin bat, memoria historikoaren legearen tramitazioa eskatu du.
Gaurko egunean izandako prentsaurrekoan, euskal taldeko bozeramaleak, Josu Erkorekak, memoria historikoaren tramitazioa behingoz zabal dadin eskatzen duen aurkeztutako idazkiaren nondik norakoak azaldu ditu.
BERRIA
2007/02/21
Euskal taldeak (EAJ-PNV), antxoaren arrantza aurrera ez eramateko bermeak eskatuko ditu.
Hurrengo astean, Diputatuen Kongresuan eztabaidatuko den ekimen baten bitartez, euskal taldeak, Gobernuari, antxoaren gerokoa bermatzeko neurriak eskatuko dizkio, kontuan hartuz, 2007.urtean, aurreko urteko laguntzak kobratu gabe daudenean, Kantauri itsasoko baxurako arrantzaleek, berriro ere, arrantzaren itxierari aurre egin beharko diotela.
BERRIA
2007/02/07
EAJ-k De Juana Chaos-en elikadura sisteman bermeak eskatzen ditu.
Euskal Talde parlamentarioak, EAJ-PNV-k, Diputatuen Kongresuan, Mercedes Gallizo, Presondegietako Erakunde zuzendariaren agerpena eskatu du, Iñaki de Juana Chaos jasotzen ari den lagundutako elikadura sistemaren bermeak argitu ditzan.
BERRIA
2007/01/24
José Ramón Belokik, “Trámite Parlamentario” aldizkariaren saria jasoko du.
Diputatuen Kongresuan Euskal Taldeko diputatuak, José Ramón Belokik, gizarte talde arduratasun saileko ekimen onenaren saria jasoko du .
BERRIA
2007/01/15
Erkoreka: “Beharrezkoa eta derrigorrezkoa da bakearen inguruko eztabaida hauteskunde erakustokietatik aldentzea”
Jose Luis Rodriguez Zapaterok Diputatuen Kongresuan izan duen agerraldia dela eta, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea den Josu Erkorekak adierazi du, “ezinbestekoa dela alderdi politikoek alde batera uztea epe motzak, hau da, hurrengo hauteskundeak, eta hurrengo belaunaldietan gehiago pentsatzea”.
BERRIA
2006/12/27
José Ramón Beloki: “Euskal taldetik, Air Madrid-eko krisialdia argitzeko Ministrak izan jarrera, eskertzen dugu”.
Fomento Ministrak, Air Madrid-eko krisialdia eta gero, izan duen agerraldia eta gero, Euskal Taldeko Fomento batzordeko bozeramaleak, José Ramón Beloki-k, jasotako informazioa eta Ministrak izandako arintasuna eta aldartea eskertu du. Belokiren aburuz, “Ministeritzak behar den moduan ekin dio krisialdiari, hain arazo larrian ondo jokatzea, ez zelako batere erraza”. Honen harian , gipuzkoar diputatuak “ ez zela erraza konponbide egokia ematea, kontuan izanda denbora eta pasaiarien egoera eta honen ondorioz, Fomento Ministeritzak izandako jarrera egokitzat dugu ” aipatu du.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















