Berriak

BERRIA

2012/01/27

Erkoreka: “Rajoyk gobernua hartu zuenetik iragartzen diren neurri guztiak murriztatzaileak dira”

Gaur arratsaldean Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak eta ekonomi arloko arduradun den Pedro Azpiazuk adierazi dutenez, “Mariano Rajoyk gobernua hartu zuenetik hilabete eta erdi eta gero, iragartzen diren neurri guztiak murriztatzaileak dira”.

BERRIA

2012/01/10

Erkorekak Pastorri eskatu dio berehala amaiera ematea Renfek bidaiarien garraioan duen monopolioari

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Kongresuan erregistratu duen Ez Legezko Proposamenaren bidez, Gobernuari eta Ana Pastor buru den Sustapen Ministerioari eskatu nahi die, hilabeteko epean tren sektorearen erreforma egin dezatela Renfez besteko beste operadoreei linea orokorrei ibiltzeko aukera emateko xedez, gutxienez zerbitzu erregionaletan eta hurbileko garraioetan.

BERRIA

2008/04/08

Erkorekak Estatu autonomikoari kontzesio kaskarrak egin izana leporatu dio Zapaterori.

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Josu Erkorekak ziurtatu du EAJk oraindik ere ez duela botoa erabaki José Luis Rodríguez Zapateroren inbestidurarako. Edonola ere, Erkorekak jakinarazi du Zapaterok Espainiari buruzko panorama oso optimista, idilikoa eta paradisiakoa egin duela auzi ia guztietan. Hala, Estatu autonomikoaren errealitateari egindako ekarpen kaskarra leporatu dio Erkorekak Zapaterori.

BERRIA

2008/02/22

Olabarria: “Zapateroren eta Rajoyren arteko eztabaida faltsua da, alderdi nazionalistek ere jokatzen dutelako”

Kongresurako EAJren Arabako zerrenda-buru Emilio Olabarriak adierazi du «faltsua» dela Gobernuko presidentetzarako PSOEren eta PPren hautagaien arteko eztabaida; hau da, José Luis Rodríguez Zapateroren eta Mariano Rajoyren artekoa. Izan ere, «alderdi nazionalistek ere jokatzen dute, erabakitzeko edo gure interesak defendatzeko eskubideak bezalako proposamen garrantzitsuekin».

BERRIA

2008/02/22

Datorren legealdian “birus zentralista mugatuko duen osasun-gerrikoa” Galeuscat izango dela esan du Erkorekak

Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrenda-buru Josu Erkorekak adierazi du EAJ, BNG eta CiU alderdi nazionalistek osatutako Galeuscat plataforma izango dela datorren legealdian Gobernuaren «birus zentralista mugatuko duen osasun-muga eta gerrikoa».

BERRIA

2008/02/22

Erkoreka: “Euskadi izango da gure iparra Gorte Nagusietan”

Hauteskunde orokorretarako hauteskunde kanpainaren hasiera ekitaldian Kongresurako Bizkaiko hautagai buru den Josu Erkorekak adierazi duenez, “Euskadin bizi naizelako hurrengo lau urteetarako nire jardun parlamentarioa Euskaditik abiatuta Euskadin izango du helburu. Euskadi izango da gure iparra Gorte Nagusietan”.

BERRIA

2008/02/14

Josu Erkorekak uste du “axolagabekeria” dela “hauteskunde kanpainan murgilduta” adin txikikoak zigortzeko adina jaisteko aukera planteatzea

Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak “axolagabekeriatzat” jo du Gobernuko presidente izateko PPren hautagaiak, Mariano Rajoyk, adin txikikoen zigor erantzukizunaren Legea aldarazteko egindako proposamena, “hauteskunde kanpainan planteatzeko gai garrantzitsua” delako.

BERRIA

2008/02/09

Erkoreka PSOE eta ezker abertzale erradikalari eskatu die “hitz egiten jarrai” eta “monsergak” alde batera utz ditzatela

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresurako Bizkaiko EAJren hautagai buruak, PSOEri eta ezker erradikal abertzaleari eskatu die "hitz egiten jarrai" eta "alde batetik zein bestetik, arrazoia baluten, jarrera dramatikoak izateari" utz diezaiotela. "Hitz egin beharra badaukate, hitz egin dezatela eta monsergak alde batera utz ditzatela. Hortik aurrera, hauteskundeetarako gure aurre kanpaina egiten utz diezagutela".

BERRIA

2007/12/13

Erkorekak Zapaterori nazio terminoaren inguruan erakutsiko anbiguotasuna deitoratu dio.

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearentzat nazio terminoa “eztabaidatua eta eztabaidagarria” izatea deitoratu du. “Espainia nazio bezala onartzen ez duten herritarrak daude. Horrenbestez, Zapaterori horientzat duen elkarbizitza proiektua zein den galdetuko nioke, orain arte izandako proiektu bakarra herritar horiek nazio bakarrean asimilatu nahi izatea izan baita”, nabarmendu du Erkorekak Espainiako presidenteari egindako interpelazioan.

BERRIA

2007/12/12

Euskal Taldeak , saregin, neskatil eta arrain enpakadoreen inguruko hobekuntza neurriak aprobatu izana zoriontzen du.

Euskal Taldeak, aurkeztutako ekimenaren eztabaida eta botazioaren ondoren, Emilio Olabarriak, zoriondu egin du , emakume talde honen lan baldintzen hobetzea lortuko duen neurria aurrera atera izana.

BERRIA

2007/11/29

El Grupo Vasco (EAJ-PNV) exige batería de medidas para la mejora de la situación del colectivo de neskatilas, rederas y empacadoras de pescado.

El Grupo Vasco ha presentado una moción que se debatirá y votará en el próximo pleno del Congreso de los Diputados, con una batería de medidas para posibilitar la mejora de la situación económico – social de neskatilas, rederas y empacadoras de pescado.

BERRIA

2007/11/22

Olabarria : "Gizarte segurantzaren legeak Ertzaintza baztertzen du”

Gizarte Segurantzaren legea aprobatu ondoren, Olabarria-k, Polizia eta Guardia Zibilari ematen zaiena Ertzaintzari ukatzen zaiola gaitzetsi du, kontuan izanda ertzainek ezin izango dutela 60 urterekin aurre jubilatu beste poliziek eta guardia zibilek egiten duten moduan, eta honen desberdintasunaren errudun bakarrak PP eta PSOE –koak dira.

Gure Legebiltzar Taldea