Berriak

BERRIA

2012/02/24

Erkorekaren ustetan Marlaska ez da “profilik inpartzial eta independenteena”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez Fernando Grande-Marlaskaren profila ez da Entzutegi Nazionaleko Zigor gaietarako Sala zuzentzeko izan daitekeen “inpartzial eta objektibo eta independenteena”. Bere ustetan, bere “ibilbidea” kontuan hartzen bada, Sala oso “beligerantea eta bereziki ziztatzailea izango da jorratuko dituen gaietan” .

BERRIA

2012/02/22

Aitor Esteban: “Kongresuak bakea sustatu behar du, aldi berria ireki dela eta jokamoldeek aldatu beharra dutela jakinik”

Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Ganberako eztabaidan defendatu du EAJ taldeak, Popularren Legebiltzar Taldeak eta Legebiltzar Talde Sozialistak adostutako zuzenketa. Bertan biltzen dira bakea eraikitzeko landu behar diren ideia nagusi biak; alde batetik aldi berria hasten dela aitortzea, eta bestetik ETAren disoluzioa eta biktimen ordaina.

BERRIA

2012/02/21

Erkorekaren esanetan “egokia eta orekatua” da ETAren amaieraren kudeatze politikoaren gaineko testua

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak “egoki eta orekatutzat” jo du ETAren amaieraren kudeatze politikoaren inguruko testua, eta parlamentuaren gehiengoaren babesa jasotzea nahiko lukeela adierazi du.

BERRIA

2012/02/16

EAJ Finantza arloko Erreforman abstenitu da, De Guindosen aldetik eskumen autonomikoak errespetatzeko konpromisoa lortu ostean

Euzko Abertzaleak taldea abstenitu egin da Finantza Sektorearen saneamendurako Erret Lege Dekretua berresteko bozketan, Luis De Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren aldetik Euskadiko Autonomi Erkidegoak fundazio arloan dituen eskumenak errespetatzeko konpromiso publikoa lortu ondoren.

BERRIA

2012/02/15

Erkorekak Rajoyri: “Premiazkoa da alokairu sistema berria, espainiar untzigintza sektorearen desagerpena ekiditeko”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileari, Mariano Rajoy Gobernu buruari iragarri dio espainiar untzigintza sektoreak bizi duen egoera ekonomiko latza. “Iragan urteko erdialdetik hona espainiar untzigintza sektorea ZIUn dago” iragarri du. “Oso ahulduta zegoen jada, Asiatik datorkion lehiagatik baina iazko erdialdetik hona azken zartada jaso du” tax lease izenekoa, Espainiar Estatuan itsasontziak eraikitzeko egon den alokairu finantzarioa bertan behera utzi izanagatik.

BERRIA

2012/02/15

Euzko Abertzaleak taldeak lortu du Kongresuak Gobernuari GGEEen defentsarako neurri zehatzak eskatzea

Aitor Esteban Euzko Abertzaleak taldeko diputatua pozik agertu da Legebiltzar Talde Popularrarekin lortu den akordioaren bidez Ez Legezko Proposamena birformulatzea adostu delako “helburua izan da Gobernuaren aldetik giza eskubideen defentsaren aldeko konpromisoa lortzea”.

BERRIA

2012/02/14

Olabarriak Divarri eskatu dio “hiritarrek justizian duten fedea betiko hondatzea” ekiditea

Emilio Olabarria Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Carlos Dívar Botere Judizialaren Kontseilu nagusiko presidenteari eskatu dio “ahalegina egin dezala” eta “Hiritarrek Justizia Administrazioan duten fedea betiko hondatzea” ekidin dezala.

BERRIA

2012/02/10

“EAJ-PNVk zuhurtasunez hartzen ditu Lan Merkatuaren ELDaren edukia zein moldea”

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak eta Emilio Olabarria lan gaietako diputatuak gaur Sabin Etxean eskaini duten prentsa aurrekoan azpimarratu dutenez “Lan Merkatua Erreformatzeko Erret Lege Dekretua zuhurtasun handiz hartu dugu, bere edukia eta moldea kontuan harturik”. Erkorekak azpimarratu duenez “bereziki kezkatzen gaitu erreforma honek berarekin dakarren negoziaketa kolektiboaren zentralizazioa, enpresetako hitzarmen kolektiboak lehenesten baititu, estatuko hitzarmenak garatuta, eta hauek ezean, autonomikoak. EAJ-PNVk neurri hau gaitzesten duela erakutsi nahi du, negoziaketa kolektiboaren zentralizatzea suposatzen duelako”.

BERRIA

2012/02/10

Tapiak Ana Pastorri eskatu dio Renfe hurbileko tren zerbitzuaren gestioa Euskadira ekartzea

Arantxa Tapia Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Ana Pastor Sustapen ministro andreari eskatu dio hurbileko tren zerbitzuen kudeaketaren eskumena Renfe geltokien gestioa eta euskal Y trenbideko intercity zerbitzuetako gestio lana.

BERRIA

2012/02/10

Estebanek zehaztasun handiagoa eskatu dio Ana Matori, genero bortxakeriaren kontrako neurrietan

Aitor Esteban Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak onetsi egin du Ana Mato Osasuna, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna arloko ministro andreak genero bortxakeria pairatzen duten emakumeei ematen zaien babesa hobetzeko hartu duen erabakia, baina neurri hauek eta horretarako erabiliko dituen baliabideak zehaztea eskatu dio. Emakumeen kontrako bortxakeria epaitzeko. “Epaitegiak gainezka daude eta babesa hobetzeko aurrekontu handiagoa behar da” azaldu du.

BERRIA

2012/02/09

Aitor Esteban pide a Ana Mato más medidas contra la violencia género

El Diputado del Grupo Vasco, Aitor Esteban ha celebrado la intención de la Ministra Ana Mato de mejorar la protección de las mujeres que sufren la violencia de género, pero le ha solicitado concreción en las medidas y en los recursos que destinará para ello. “Los juzgados de la violencia sobre la mujer están colapsados y para mejorar la protección hace falta mayor presupuesto”, señalaba.

BERRIA

2012/02/08

Azpiazuk Rajoyri eskatu dio hazteko egiazko politika susta dezala Europan

Pedro Azpiazu Diputatuen Kongresuko Ekonomia Batzordean Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroari eskatu dio Europan susta dezala hazkundea eta enplegua bultzatzeko egiazko politika. “Talka egitasmoa, EBtik egin daitekeena, berrikuntza bultzatzeko eta enplegua sortzeko oinarrizko azpiegiturak aurreikusiko dituena” azaldu du.

Gure Legebiltzar Taldea