Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/24

Aitor Esteban: “ Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz ere inolako Autonomia Estatutuko erreformarik oztopatuko”

Diputatu euskaldunaren hitzetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz ere ez inolako Autonomia Estatutuko erreformarik oztopatuko; era horretan Andaluziako Estatutuaren erreformari dagokionez ez da ezberdina izango.

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban: “ Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du inoiz ere  inolako Autonomia Estatutuko erreformarik oztopatuko”

ARGAZKIA JAITSI

Baiezkoa eman arren, Andaluziako parlamentuan Ibarretxe Planaren tramitazioaren aurkako aurrera ateratako Ez Legezko Proposamena PSOE, PP eta Partido Andalucistaren babesarekin aipatu du Estebanek eta Eusko Jaurlaritzak horrelakorik egin izan balu zer pentsatuko luketen gaineratu du.

Diputatu jeltzalearentzat, hasierako tramitea ukatzeak, adostasuna, dialogoa eta akordioaren bilatzea ukatzea dakar. Nahiz eta Gernikako Estatutuaren lehenengo tramitea ukatua izan, EAJk ez du bestelako herrialdeetako estatutuen erreforma ukatuko.

Andaluziako Estatutuaren erreformarako ahalbideratuko dute, insolidarioak eta berekoiak diren alderdi abertzaleen bozka medio; alderdi abertzale euskaldun zein katalanak beren indarrak batuz gero eta ezezkoa emango balute lehenengo tramitea ezinezkoa izango litzateke, diputatu bizkaitarrak esan duenez. Bestalde, era bateko zein besteko estatutua ateratzekotan, horrek ez du esan nahi etorkizun batean erreformatuko diren estatutuen markoa ezarriko dutenik.

Gobernuak eta PPk gehiengoen ingurukoari so eginez, Aitor Estebanek jokoaren arauak jarraitu behar direla esan du, hots, edozein proiektu edo erreforma bat aurrera ateratzeko jarritako araudiak ezartzen dituzten gehiengoak dira benetan baliozkoak direnak eta ez momentuko gobernuari ondo datorkienak.

Andaluziako Parlamentuko Presidentak esandakori erantzun dio Euskal Taldeko diputatuak esanez, Eusko Jaurlaritzaren agendan Gernikako Estatutuaren erreforma 2000 urtean aipatzen zela espreski eta ez “ideia” bezala urte bat geroago andaluzen kasuan bezala.

Urte batzuk atzera begiratuta, Aitor Estebanek bere harridura adierazi du gobernuaren borondatea dela eta Autonomi Estatutuak moldatzeari dagokionez; orain ez asko, ezinezkoa baitzirudien autogobernua handitzeko aukera, 78ko akordio konstituzionalaren ildotik ez bazen.

Amaitzeko, Rajoyren hitzei so eginez, Lurraldeek eskubideak badituztela adierazi du EAJren diputatuak, esanez eskubide kolektiboa dutela. Ildo berdinean, aurreikusten diren gizabanakoaren eskubideak direla eta, Euskaldunok euskaldun gisa identifikatzeko eskubidea ukatzen zaigula gaineratu du Estebanek.
Gure Legebiltzar Taldea