Prentsa Aretoa
2024/11/12
Aitor Estebanek “bideraezin” jo ditu ERCren eta Bilduren jarrerak eta kritikatu du multinazionalen gaineko karga arriskutan jar dezaketela: “Zergapetu nahi dituzten enpresa handiak zerga ordaintzetik libratuko dituzte horrela”
Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri duenez EAJ-PNV prest zegoen energiaren gaineko zergaren ituna negoziatzeko, baina beste talde batek esan omen zuen "ez zuela halakorik onartuko”
Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek kritikatu du ERC eta Bilduren jarrerak “bideraezinak” direla eta arriskutan jartzen dutela EAJ-PNVk multinazional handientzat hitzartu zuen zerga, 750 milioiko edo kopuru horretatik gorako negozio-zifra kontsolidatua duten enpresa handiei % 15eko gutxieneko tasa ezartzen diena: "Zerga ordaintzetik libra ditzakete zergapetu nahi dituzten enpresa handiak”. Ildo beretik, taldeei eskatu die “gutxieneko akordioa” adostea “denon babesa behar delako”.
Energia enpresen gaineko kargari dagokionez, bozeramaile jeltzaleak berriro gogorarazi du EAJ-PNV prest zegoela hitzarmena negoziatzeko baldin eta zerga bihurtzen bazen, bankuen kasuan bezala, "gutxieneko" bat lortzeko asmoz, baina beste talde batek esan zuen "halakorik ez zuela onartuko", eta “bazter-bidean” geratu zen. Zentzu berean, Estebanek adierazi du Bilduk eta ERCk energiari buruz egindako zuzenketa, planteatutako terminoetan, "bideraezina" dela. Euskal Taldeko bozeramaileak kritikatu du multinazionalen legearen bidez erreforma fiskala egiten saiatzen ari direla, "gai ideologikoekin nahastuta", eta adibide gisa jarri du Euskadin egiten ari diren erreforma fiskala: euskal erakundeak osatzen dituzten taldeen arteko akordioa adostuz, ondoren parlamentuetara eramateko.
Arlo honetan, Estebanek deitoratu du Madrilen negoziaketa honetan daramaten dinamika: “Harrituta nago politika akordio egingarriak gauzatzea zela uste nuelako”. “Guztiek amore eman behar dute une honetan”, azpimarratu du. Bozeramaile jeltzaleak harriduraz ikusi du atzo bertan PSOE eta Sumar alderdien arteko akordioa: “Lege Proiektu bat aurkezterako orduan, teorian, aldez aurretik hitz egin dutela ulertu behar da. Lotsagarri geratu dira iritzi publikoaren eta eragile ekonomikoen aurrean. Ez da serioa. Segurtasun juridikorik ezaren sentsazioa nagusitzen zaigu”.
PSOE eta Sumar taldeen arteko akordioa, Bilduk ere babestu duena, osasun aseguruen gaineko zerga da. Hala ere, Estebanek esan du Euskal Taldeak ez duela “halakorik onartuko”: “Euskadin asko dira IMQ eta Lagun Aro-rekin asegurua dutenak eta enpresa asko daude horretan sartuta. Zati batean osasun sistema publikoa arintzen du. Gainera, Muface-rekin ematen ari den egoerarekin, osasun publikoa saturatu egingo da. Gauza horiek kontuan hartu behar dira. Pertsona askori eragiten die”, azaldu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10