Aitor Estebanek, Radio Euskadin agerraldia egin du memoria historikoaren legearen inguruan mintzatzeko. Lehenik eta behin azpimarratu du, proposatu den memoria historikoaren legea, soilik PSOEren gustukoa dela eta bestelako legebiltzarkideen taldeek, EAJ-PNV barne, ez dutela begi onez ikusten proposatutako lege proiektua. Diputatu jeltzaleak gaineratu du, aldaketa asko eta sakonak egin behar direla, lege proiektu hori aurrera ateratzeko. Zentzu horretan, emendakin txosten zabala aurkeztuko duela esan du Estebanek." />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/13

Memoria historikoaren inguruan.



Aitor Estebanek, Radio Euskadin agerraldia egin du memoria historikoaren legearen inguruan mintzatzeko. Lehenik eta behin azpimarratu du, proposatu den memoria historikoaren legea, soilik PSOEren gustukoa dela eta bestelako legebiltzarkideen taldeek, EAJ-PNV barne, ez dutela begi onez ikusten proposatutako lege proiektua. Diputatu jeltzaleak gaineratu du, aldaketa asko eta sakonak egin behar direla, lege proiektu hori aurrera ateratzeko. Zentzu horretan, emendakin txosten zabala aurkeztuko duela esan du Estebanek.

rss Ezagutzera eman


Bat ez etortzearen arrazoien artean, artikulatuan gaiztakeriak eman zirela agertzen bada ere, hauen egikaritzaileak inon ez agertzea aipatu du diputatu jeltzaleak; hiltzaile zein torturatzaileen izenak ezagutu ez bagenitu bezala, eta “beharrezkoa ikusten dugu diktaduraren errepresioaren arduradunen izenak, artikulatuan jasoak ikustea” gaineratuz. Era horretan, osoko egia baten aurrean egongo ginateke.

Epaiketa sumarisimoei buruz, berrikusketak egiteko momentuan, bidegabekerietan jauzteko arriskua ikusten du Diputatu bizkaitarrak, hau da, berrikusketa orokorra egitekotan, gerta daiteke espedientatuak izan zirenen artean batzuk – gudariak esaterako – epaitegi espainol batek berrikusketa egin dezan nahi ez izatea, batzuentzako ohorea baita zio zilegi zein justuengatik – Euzkadi defendatzea alegia – epaituak izatea. Bestalde, inolako espedienterik ez dutenen kasuan (epaituak izan baino lehen kondenatuak eta hilak izan zirelako) oso zaila delarik kasu horien berrikusketa.

Trantsizio garaiaz ere hitz egin du Aitor Estebanek, erreforma ez “etentzaile”-tzat hartuz, diktadura garaian zeuden kargu eta pribilegioak askotxo eta estamentu guztietan mantendu baitziren.

Biktimak, gerra garaian argi dago bando ezberdinetan egon zirela, baina argi dagoena ere bai, ezberdintasun sakona dagoela gerraren ostean berrogei urteko diktaduraren errepresio, tortura eta hilketak jasan zituzten biktimekin, azken hauek bando bakarrekoak baitira.

Nahiz eta ekimen batzuk egon diren, diktadura garaiko biktimekiko (diru konpentsazio bidez adibidez), egun hilobi komunak bilatzen jardutea eta ez era sistematiko batean esaterako, hori normalizatu beharra dago. Era honetan, nahiz eta hiltzaile eta torturatzaile asko hilik egon eta eurak epaitzea ezinezkoa izan, ahal den neurrian argi eta garbi agertu behar dira euren izen abizenak
Gure Legebiltzar Taldea